Agenda

Óscar Cobos: Bailador

Noiz

2024/10/26 19:30

Non

Iruñea, Nafarroako Unibertitateko Museoa

Berrogüettoren musikan oinarritutako galiziar dantza garaikideko pieza da Bailador. Dantzatzeko jaio ez zen musika bati omenaldi sakona egiten dion lan koreografiko bat da, non galiziar erroko dantza mugimenduko beste lengoaia batzuekin nahasten den gure lurraren soinua egiteko eta ulertzeko modua eraldatu zuen talde baten musikari gorputz-zentzua emateko.

Bailador-rek emakume galiziarren funtsezko papera aldarrikatzen du, herri jakinduriaren zaintzaile eta transmisore gisa, "dantza hartzera" ausartu ez ziren emakume eklipsatuak, euren inguru hurbilenetan baztertzen zituztelako. Dantzaria, belaunaldiz belaunaldi gure dantza osatzen duten forma dantzatuak denboran zehar iraunarazten jakin duten emakume guztienganako begirunea, maitasuna eta miresmena erakusten du, askotan trebetasun paregabeak erakutsiz.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Óscar Cobos
  • Zuzendaritza artistikoa: Jaime Pablo Díaz
  • Zuzendari laguntzailea: Iván Villar
  • Koreografia: Oscar Cobos, Jaime Pablo Diaz, Iván Villar
  • Musika konposizioa: Berrogüetto
  • Dantzariak: Ruth Perez, Nerea Fouz, Rebeca Tallón, Cristina Canosa, Marta Mosquera, Nuria Gesteira, Uxía Portela, Eva Diago, Lorena Toimil
  • Jantziak eta eszenografia: Carolina Díguele
  • Argiztapen diseinua: Daniel Pais
  • Soinua: Francisco Alvarellos
  • Argazkiak: MateStudio
  • Ekoizpena: Oscar Cobos Dantza Konpainia

Irakurri gehiago

Haatik: Ur bizitan (azken emanaldia)

Noiz

2024/10/26 20:00

Non

Lasarte, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera? -Dantza garaikidea, zuzeneko musika eta hitza uztartzen ditu Haatik dantza konpainiak hamargarren urtemuga ospatzeko aurkezten duen sormen berriak.

Donostiako familia baserritar baten kontakizunak bultzatu du konpainia sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu ditu kideak. Baina batez ere, zer pentsa sorrarazi, eta garai haietako gertaeren inguruko jakin-mina piztuz.

Fitxa Artistikoa:

  • Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
  • Produkzioa: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoa: Eragin STAC

Irakurri gehiago

Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

Noiz

2024/10/26 20:00

Non

Igorre, Lasarte Aretoa

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.

Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.

1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.

 Taldea

  • Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
  • Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
  • Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
  • Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
  • Argiztapena: Fermín Izko.
  • Generoa: Dantza-Multimedia.

Irakurri gehiago

Kresala: Aztarnak

Noiz

2024/10/26 20:30

Non

Arrigorriaga, Udaletxe aurreko plaza

* Loraldia jaialdiaren barruan.

Aztarnak, mihise gaineko dantza
«Aztarnak» ekintza dantzatua da, gorputz-arteen praktika artistikoarekin ematen duena, keinuaren, memoriaren eta interpretazio batzuek mihise zuri baten gainean utzitako aztarnaren bidez. Ekintza gogoetatsu dantzatua body art adierazpen bihurtua. Ekintza garatzen den denbora eta espazio errealaren ondorioz, iruditeria eta kontakizun bisual
berri bat sortzen da, indibidualetik kolektibora abiatzen dena. Memoria dantzatuaren erregistro bat da, espazio tridimentsional batetik dimentsio biko beste batera igarotzen dena. Obra antzerki optiko moduko bat da, zeinetan mugimendu bakoitzaren hedapena nahitaez keinu bat den, orainaldiko une bat, non gailu eszenikoa bizitza propioa duen instalazio performance gisa lantzen dena.
  • Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Naroa Conde, Izaro Lozano, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Lorea Esnaola, Jone Muniategiandikoetxea, Lide Muniategiandikoetxea, Maddi Llorente, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo, Marina Arruabarrena, Aitor Egaña, Ibai Ochoa De Alaiza, Josu Sagardia, Pablo Zurutuza, Markos Murua,Beñat Sasiain, Manex Lizartza, Beñat Lizartza, Oier Goikoetxea, Oier Martikorena, Harkaitz Ardanaz

Irakurri gehiago

Julio Ruiz: Tocar a un hombre

Noiz

2024/10/26 21:00

Non

Bilbo, La Fundicion

*2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.

Dantza garaikidea, flamenkoa.

Bai, gizon bat naiz, nire begiek gaztainondo baso bat diruditen arren, orain gorri-gorri daude. Bai, gizon bat naiz, eta ia bi metroko gorputz hau orbainez beteta dago zure inizialekin. Bai, gizon bat naiz, baina ez dakit zer esan nahi duen, nahiz eta nire azalak kontrakoa esan. Bai, gizon bat naiz, gizon horiek guztiak, nahiz eta haietako inor ukitzen ez jakin.

  • Ideia, zuzendaritza: Julio Ruiz
  • Koreografia, antzezleak: Julio Ruiz, Javier De La Asunción 
  • Banaketa, ekoizpena: Cal Producciones

Irakurri gehiago