Dokumentuaren akzioak
Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa
Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.
Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.
1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.
Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.
Taldea
- Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
- Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
- Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
- Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
- Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
- Argiztapena: Fermín Izko.
- Generoa: Dantza-Multimedia.
Dokumentuaren akzioak