Agenda
Masterklasa: Arratiako jota
2024/10/19 10:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*Iturritik 2024 jaialdiaren programazioaren barruan.
Aiko taldearen eskutik, 10:00-13:00
Arratiako jota aspaldian hedatu eta zabaldu den etiketa bat da inguru askotan. Arratiako jotaren historia aztertu eta azaltzeko, eta batez ere tradiziozko dantza sueltoa sistematizatu eta hobeto ulertzeko proposamena. Fandango/jotaren egitura erritmikoak aztertu eta landuko dira, sortzeko eta inprobisatzeko baliapide nagusiak eskeiniz hurreratzen diren ikasleei.
Matrikulazioa: Aikoeskola
Kresala: Hitaz Orhoit
2024/10/19 13:00
Seguru, plazan
* VII. Dantza Egunaren programazioaren barruan. Eguerdian ikuskizun osoa eta gero, Euskal Herriko dantza txapelketako atsedenaldian emanaldi honen laburpentxo bat eskainiko dute.
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
2024/10/19 15:00
Altzai, eskolako arrabotua
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Eskola: Tradiziotik berrikuntzara
2024/10/19 18:45
Donostia, Okendo plaza
* Iturritik 2024 jaialdiaren programazioaren barruan.
Eskola dantza taldearen Tradiziotik berrikuntzara ikuskizuna.
Kukai: Txalaparta
2024/10/19 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Gero Axular: 20 urte Gero-ago
2024/10/19 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
* Iturritik 2024 jaialdiaren programazioaren barruan.
Gero Axular Taldeak 20 urte hauetan sortutako koreografia esanguratsuenekin osatutako programa eskainiko du emanaldi honetan. Taldearen XX. urteurrenaren ospakizuna aukera ezin hobea baita taldearen jantzi, musika eta dantza kuttunenak Victoria Eugenia Antzokira hurbiltzen direnei eskaintzeko. Taldearen zuzendari artistikoa den Juan Luis Unzurrunzagak berariaz prestatuko koreografiak eskainiko dira ikuskizunean, GEROrekin 20 urtez aritu diren musikariez lagunduta eta Easo Eskolaniaren elkarlan paregabean.
- Zuzendaria, koreografoa, ideia originala eta eszena zuzendaritza: Juan Luis Unzurrunzaga
- Zuzeneko musika, abeslariak: GERO, EASO Eskolania
- Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre
- Jantzigintza: Ana Martinez, Gurutze Telleria
- Musika sorkuntza: Herrikoiak, euskal kantugile ospetsuenak, GEROko musikariak
- Argiztapena: Aitor Azkuna, Javier Sainz de Murieta
- Soinuztapena: Roberto Gonzalez
- Ekoizpena: Gero Axular
Allur: Laia
2024/10/19 20:00
Aia
Lanabesak lanerako erabili ohi ditugun tresnak dira. Ofizio bakoitzak berezko tresnak izan ohi ditu; Euskal Herrian sarritan eman izan diegu lan tresna horiei beste erabilpen bat, eta folklorearekin lotzen ditugu maiz.
Urteetan hainbat eta hainbat ofizio tradizional izan ditugu euskaldunok. Itsasoari lotuta, arrantzaleen mundutik nekazaritza giroko herrietara, oraindik ere bizirik dirauten ofizioak, eta galdu ditugunak: arrantzale, batelari, jostun, nekazari, abeltzain, arotz, forjari... norbera bere ofizioan, norbera bere lanabesa eskuan hartuta.
Horiek guztiak gogorarazi eta erakutsi nahi ditu Alurr Dantza Taldeak ikuskizun berrian. Emanaldiak joan den mendeko giroan oinarritutako eszena desberdinak aurkeztuko dizkigu, lanbideak eta tresnak oinarri hartuta.
- Zuzendaria: Nagore Zabala
- Dantzariak: Allur Dantza Taldeko 22 dantzari
- Koreografiak: Nagore Zabala, Aiert Beobide, Iñaki Agirre
- Irudiak: Maider Agirre
- Jantziak: Elixabete Nosellas, Ramón García
- Hitzak: Idoia Odriozola
- Espazioa: antzokian zein kalean egin daitekeen ikuskizuna da (gutxieneko dimentsioa kasu bietan: 8m x 10m)
- Iraupena: 50 minutu
Dantza emanaldia: Berriztasuna Taldea eta Grupo Etnográfico Vila Praia de Ancora
2024/10/19 20:00
Portugaleteko Merkatua
Berriztasuna Portugaleten 1970ean sortutako Kultur Elkartea da. Bere helburu nagusia Euskal Herriko folklorea zein kultura sustatzea eta kontserbatzea izan da hasieratik. Talde hau, batez ere, dantzaren bidez gauzatzen den adierazpen kulturalean zentratzen da eta, jakina, dantzarekin batera doazen jantzietan eta musikan.
Zeregin hori aurrera eramateko, Berriztasunak urteko egutegi zabal bati egiten dio aurre. Egutegi horretan taldeak berak antolatutako jarduerak eta gonbidatu gisa doazen jarduerak daude. Esan dezakegu bere hiru ekitaldi nagusiak Txikien Dantzaldia, Giako Andra Mariaren jaia eta, iaztik, Hiru Jauzitan Jaialdia direla.
Dantza emanaldi honetan, Berriztasuna Taldeko dantzariak eta musikariak izango ditugu oholtzaren gainean, Portugaleko Grupo Etnográfico de Vila Praia de Âncora talde gonbidatuarekin batera.