Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eneritz Mancisidor Dantza emanaldia: Berriztasuna Taldea eta Grupo Etnográfico Vila Praia de Ancora

Dokumentuaren akzioak

Dantza emanaldia: Berriztasuna Taldea eta Grupo Etnográfico Vila Praia de Ancora

Noiz 2024/10/19
20:00
Non Portugaleteko Merkatua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Berriztasuna Portugaleten 1970ean sortutako Kultur Elkartea da. Bere helburu nagusia Euskal Herriko folklorea zein kultura sustatzea eta kontserbatzea izan da hasieratik. Talde hau, batez ere, dantzaren bidez gauzatzen den adierazpen kulturalean zentratzen da eta, jakina, dantzarekin batera doazen jantzietan eta musikan.

Zeregin hori aurrera eramateko, Berriztasunak urteko egutegi zabal bati egiten dio aurre. Egutegi horretan taldeak berak antolatutako jarduerak eta gonbidatu gisa doazen jarduerak daude. Esan dezakegu bere hiru ekitaldi nagusiak Txikien Dantzaldia, Giako Andra Mariaren jaia eta, iaztik, Hiru Jauzitan Jaialdia direla.

Dantza emanaldi honetan, Berriztasuna Taldeko dantzariak eta musikariak izango ditugu oholtzaren gainean, Portugaleko Grupo Etnográfico de Vila Praia de Âncora talde gonbidatuarekin batera.

 

Dokumentuaren akzioak

Eneritz Mancisidor