Agenda
Olatz de Andrés: Tiempo como cuerpo
2024/10/17 17:00
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
"Tiempo como cuerpo" Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala.
Proiektua urrian jarriko da abian, “Time is a Muscle” dantzako pieza-esperientzia iraunkorrarekin. Pieza horretan, Olatz de Andrések publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala. Horrekin batera, Lantegia 1en, ikusgai egongo dira artistak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra denaren erregistro gisa baliatuz garatutako ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen material batzuk.
Olatz de Andrés Azkuna Zentroaren artista kide gisa gauzatzen ari da ikerketa-prozesu askotariko honen parte bat 2024an eta 2025ean.
TIEMPO COMO CUERPO
askotarikoa da
Tesina bat 2020an, “Time as a Body in Choreography”
Ikerketa-prozesu bat 2021ean, “Hacer Tiempo”
Beste ikerketa-prozesu bat 2022an, “Entre 26 y 62 Artean”
Pieza-esperientzia iraunkorra 2024an, “Time is a Muscle”
Gaur arteko prozesu osoari buruzko erakusketa 2024an
Azkuna Zentroko denborari buruzko ikerlana eta saioak 2025ean
Argitalpen bat 2025ean
Time is a Muscle
Pieza-esperientzia iraunkorra
Time is a Muscle Julyen Hamiltonen esaldi bat da, eta erreferentzia egiten dio denbora giharra balitz bezala, gure gorputzaren parte balitz bezala, sentitzeko errealitateari.
Denbora gure gorputzen eta beste hizkuntza batzuen bidez hautemateko eta bizitzeko gonbita egiten dizugu. Esperientzia iraunkor bat, elkarrekin zeharkatuko duguna, non ikusi ahal izango baituzu nola tonifikatzen, luzatzen eta erlaxatzen dugun denbora, nola egiten eta desegiten dugun denbora. Esperientzia honetan gelditu egin zaitezke, paseatu, joan eta itzuli, eta denborari eta espazioari buruzko zure erabakiak hartu.
Gorputzak marraztu egiten du, koreografiak idatzi; marrazkia mugitu egiten da, eta soinua ikusi.
Fitxa artistikoa:
- Ideia, zuzendaritza eta sorkuntza: Olatz de Andrés
- Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga
- Interpretazioa eta partaidetza: Mutis espazioa TIM moduluan ikasten ari diren dantzariak
- Zuzendaritza-, espazio eszeniko- eta argiztapen-laguntzailea: Dani Hernández
- Marrazkia, fantasia eta sentsibilitate kontzeptuala: Ixiar García
- Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
- Argazkia eta bideoa: Etanowski
- Konplizea: Robert Jackson
- Ekoizpena eta banaketa: Vanessa Fuentes
- Babeslea: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao y las ayudas a Producción del Gobierno Vasco
Paula Quintas: Aurora Boreal
2024/10/17 19:00
Donostia, Tabakalera
LABO GO prozesuen erakusleihoa, urriaren 17an, osteguna, Kutxan Kluba Fundazioan (Tabakalera), 19:00etan. Paula Quintas-ek bere Aurora Boreal piezaren prozesua erakutsiko du. Dantza emanaldiaren ondoren piezari buruzko solasaldia izango da.
- 18:45 Ateak irekitzea.
- 19:00 Dantza garaikidea.
- 19:40 Solasaldia.
Aurora Boreal kontsumo iheskorreko gizarte baten aurrean esposizioaren kontzeptutik abiatzen da, non giza arreta gero eta urriagoa den. Geografia nordikoetan argia egiten duen dantza bezala. Argi iheskor horiek, urteko sasoi jakin batean bakarrik gertatzen direnak. Pazientzia lantzen du, eta hain azkarra denez, baretasun iheskorraren sentsazioa
uzten digu; iragankorra eta aldakorra.
- Antzezlea: Paula Quintas.
- Jantziak: Jandro Villa.
- Musika konposizioa: Macarena Montesinos, Nacho Muñoz.
- Ikus-entzunezkoa: Miramemira.
- Argazkia: Alberte Peiteavel.
- Zuzendaritza: Rut Balbís.
Marta Izquierdo: Dioscures
2024/10/17 19:00
Bilbo, Harrobia eskena
*2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
Madrilen hazi nintzen eta bertan ezagutu nuen Mina Serrano; Frantziako Tolosan bizi naiz eta bertan ezagutu nuen Ébène. Biek daukate altuera itzela, adin goiztiarra, fisikotasun berezia, eta horrek Dioskuroen (Kastor eta Polux biki banaezinak) irudi heroiko eta tragikoarekin lotzen ditu. Edo are gehiago, mendi batek, ez Olinpok, baizik eta Pirinioek, banandutako Titan anaia biekin.
Erraldoi horiek, gizontasun monolitikotik urrun, androginoak dira eta irudiaren eta interpretearen arteko disonantzia ahalbidetzen dute. Proiektuak ispilu batean erakusten ditu, erreflexu difraktatutako jolas konplexuetan, erregistro eta koreografia-lengoaia ugari eginez. Autorretratu berezi modura ere irakur daiteke.
Dioscures lanak zalantzan jartzen ditu mitologiako irudi bikien inguruko maskulinitatearen kodeak.
Fitxa artistikoa:
- Kontzeptua eta koreografia: Marta Izquierdo Muñoz
- Koreografia laguntzailea eta kaskuen diseinu: Eric Martin
- Dramaturgia laguntzailea: Robert Steijn
- Antzezleak: Thibaut Michel, Ébène
- Argien diseinua: Anthony Merlaud
- Musika eta soinuaren diseinuaido: Benoist Bouvot
- Eszenografia: Alexandre Vilvandre
- Osagariak: François Blaizot, Pascal St André
- Teknika: Alessandro Pagli
Led Silhouette: Zakurrak
2024/10/17 19:30
Getxo, Muxikebarri
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Victor & Raúl Pérez Armero: Rel i grapa
2024/10/17 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*Iturritik 2024 jaialdiaren programazioaren barruan.
Dantza bizitzeko bi modu hurbiltzeko beharretik sortu da Rel i grapa pieza. Tradizioaren, garaikidetasunaren eta horien artean aurki dezakegun desadostasunen arteko elkarrizketa ezartzeko desiotik egina. Hurbiltze-keinu horrekin, dantzaren eta musikaren iruditeria hedatzen da, haien lengoaiak identitateen leherketa batean kutsatzen utziz.
- Jatorrizko ideia, koreografia: Víctor Pérez Armero
- Musika konposizioa: Raúl Pérez Armero
- Sorkuntza eta interpreteak: Víctor Pérez Armero, Raúl Pérez Armero
- Laguntza artistikoa: Montse Colomé
- Soinu espazioa: Panxii Badii
- Argien eta argiztapen diseinua: Arnau Sala
- Jantzien diseinua: Jorge Dutor, Víctor Pérez Armero
- Ekoizpen koordinazioa: Alba Gómez, Àngels Nogué
- Ekoizpen ejekutiboa: Xavier Granada, Víctor Pérez Armero
- Argazkia eta bideoa: Tristán Pérez-Martín
- Banaketa: Magrana Escena
- Eskerrak: Ginesta Ferrer, Lali Mateu, Esbart Sant Cugat
- Koprodukzioa: Fira Mediterrània de Manresa y Dansàneu, Festival de Cultures del Pirineu
- Laguntzaileak: Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya, Depper, La Caldera i La Unió Santcugatenca, Dantza errotik bultzatzeko Plana
- Egonaldiak: La Caldera, La Unió Santcugatenca, EMDC-Escola Municipal de dansa de Celrà, Centre Cívic de Porqueres, Mutte Cultural, Teatre Kursaal (Manresa)