Dokumentuaren akzioak
Olatz de Andrés: Tiempo como cuerpo
"Tiempo como cuerpo" Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala.
Proiektua urrian jarriko da abian, “Time is a Muscle” dantzako pieza-esperientzia iraunkorrarekin. Pieza horretan, Olatz de Andrések publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala. Horrekin batera, Lantegia 1en, ikusgai egongo dira artistak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra denaren erregistro gisa baliatuz garatutako ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen material batzuk.
Olatz de Andrés Azkuna Zentroaren artista kide gisa gauzatzen ari da ikerketa-prozesu askotariko honen parte bat 2024an eta 2025ean.
TIEMPO COMO CUERPO
askotarikoa da
Tesina bat 2020an, “Time as a Body in Choreography”
Ikerketa-prozesu bat 2021ean, “Hacer Tiempo”
Beste ikerketa-prozesu bat 2022an, “Entre 26 y 62 Artean”
Pieza-esperientzia iraunkorra 2024an, “Time is a Muscle”
Gaur arteko prozesu osoari buruzko erakusketa 2024an
Azkuna Zentroko denborari buruzko ikerlana eta saioak 2025ean
Argitalpen bat 2025ean
Time is a Muscle
Pieza-esperientzia iraunkorra
Time is a Muscle Julyen Hamiltonen esaldi bat da, eta erreferentzia egiten dio denbora giharra balitz bezala, gure gorputzaren parte balitz bezala, sentitzeko errealitateari.
Denbora gure gorputzen eta beste hizkuntza batzuen bidez hautemateko eta bizitzeko gonbita egiten dizugu. Esperientzia iraunkor bat, elkarrekin zeharkatuko duguna, non ikusi ahal izango baituzu nola tonifikatzen, luzatzen eta erlaxatzen dugun denbora, nola egiten eta desegiten dugun denbora. Esperientzia honetan gelditu egin zaitezke, paseatu, joan eta itzuli, eta denborari eta espazioari buruzko zure erabakiak hartu.
Gorputzak marraztu egiten du, koreografiak idatzi; marrazkia mugitu egiten da, eta soinua ikusi.
Fitxa artistikoa:
- Ideia, zuzendaritza eta sorkuntza: Olatz de Andrés
- Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga
- Interpretazioa eta partaidetza: Mutis espazioa TIM moduluan ikasten ari diren dantzariak
- Zuzendaritza-, espazio eszeniko- eta argiztapen-laguntzailea: Dani Hernández
- Marrazkia, fantasia eta sentsibilitate kontzeptuala: Ixiar García
- Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
- Argazkia eta bideoa: Etanowski
- Konplizea: Robert Jackson
- Ekoizpena eta banaketa: Vanessa Fuentes
- Babeslea: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao y las ayudas a Producción del Gobierno Vasco
Dokumentuaren akzioak