Agenda

Mutxikoak

Noiz

2024/01/07 11:30

Non

Donibane Lohizune

Begiraleak taldeak antolaturik, Donibane Lohizunen Mutxikoak hilabete bakoitzeko lehen igandean.

Irakurri gehiago

Getxoko dantza eskolak: Intxaur-hauskailua

Noiz

2024/01/07 18:00

Non

Getxo, Muxikebarri

Getxoko bost dantza eskola elkarlanean aritu dira proiektu honetan ballet klasikoaren errepertorioko obrarik ospetsu
eta maitatuenetako baten jatorrizko bertsioa eskaintzeko: Kraskagailua. Maitagarrien ipuin honek neskato baten
abenturak gerturatu dizkigu. Bere Gabonetako opariak, intxaurrak hortzekin hautsi ditzakeen egurrezko panpinak,
saguen erregearen aurka borrokatuko du.

Irakurri gehiago

Camagüey-ko Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua

Noiz

2024/01/07 19:00

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Camagüeyko Ballet Klasikoa duela mende erdi bat baino gehiago sortu zen, eta ordutik dabil dantzan eta dantzari emana. Fernando Alonsok sortu zuen, bai eta konpainia punta-puntara eraman ere.

“Intxaur kraskagailua” Gabonetarako obra da. Klararen osaba, Drosselmeyer, gai da jostailu bizigabeak bizidun bihurtzeko. Klara osabak oparitu dion intxaur-kraskagailuaren bila doanean, Arratoien Erregea aretoaren jabe egin dela ikusiko du. Zorionez Drosselmeyerren magiak intxaur-kraskagailua gizaki bihurtuko du. Horrela, Klara salbatu eta bidaian eramango du Fritz nebarekin batera, Edurretako Erresuma, Loreen Herrialdea eta Konfiteen Erresuma goitik behera zeharkatuz.

  • Egilea: Tchaikovsky
  • Zuzendaria: Regina Balaguer
  • Antzezleak: Rosa María Rodriguez, Yanni García, Shirley Suárez, Harold Báez. 30 dantzari oholtzan.

Irakurri gehiago