Camagüey-ko Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua
- https://dantzan.eus/agenda/camaguey-ko-ballet-klasikoa-intxaur-hauskailua
- Camagüey-ko Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua
- 2024-01-07T19:00:00+01:00
- 2024-01-07T23:59:59+01:00
- Camagüeyko Ballet Klasikoa duela mende erdi bat baino gehiago sortu zen, eta ordutik dabil dantzan eta dantzari emana. Fernando Alonsok sortu zuen, bai eta konpainia punta-puntara eraman ere. “Intxaur kraskagailua” Gabonetarako obra da. Klararen osaba, Drosselmeyer, gai da jostailu bizigabeak bizidun bihurtzeko. Klara osabak oparitu dion intxaur-kraskagailuaren bila doanean, Arratoien Erregea aretoaren jabe egin dela ikusiko du. Zorionez Drosselmeyerren magiak intxaur-kraskagailua gizaki bihurtuko du. Horrela, Klara salbatu eta bidaian eramango du Fritz nebarekin batera, Edurretako Erresuma, Loreen Herrialdea eta Konfiteen Erresuma goitik behera zeharkatuz. Egilea: Tchaikovsky Zuzendaria: Regina Balaguer Antzezleak: Rosa María Rodriguez, Yanni García, Shirley Suárez, Harold Báez. 30 dantzari oholtzan.
2024/01/07 19:00
Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Camagüeyko Ballet Klasikoa duela mende erdi bat baino gehiago sortu zen, eta ordutik dabil dantzan eta dantzari emana. Fernando Alonsok sortu zuen, bai eta konpainia punta-puntara eraman ere.
“Intxaur kraskagailua” Gabonetarako obra da. Klararen osaba, Drosselmeyer, gai da jostailu bizigabeak bizidun bihurtzeko. Klara osabak oparitu dion intxaur-kraskagailuaren bila doanean, Arratoien Erregea aretoaren jabe egin dela ikusiko du. Zorionez Drosselmeyerren magiak intxaur-kraskagailua gizaki bihurtuko du. Horrela, Klara salbatu eta bidaian eramango du Fritz nebarekin batera, Edurretako Erresuma, Loreen Herrialdea eta Konfiteen Erresuma goitik behera zeharkatuz.
- Egilea: Tchaikovsky
- Zuzendaria: Regina Balaguer
- Antzezleak: Rosa María Rodriguez, Yanni García, Shirley Suárez, Harold Báez. 30 dantzari oholtzan.