Agenda
Hitzaldia: Matematika eta euskal dantzak
2024/01/19 19:00
Beasain, Igartza
Urtarrilaren 19an, 19:00etan, Matematika eta euskal dantzak hitzaldia izango da Beasaingo Igartzako jauregian, Lemniskataren Urtarrila, matematikaren hila zikloaren barruan. Hizlaria: Judith Rivas.
Anarru Eguna Bakion - aurkezpen hitzaldia
2024/01/19 19:00
Bakioko Txakolingunea
Neguari (eta honen luzatzeak lekarkeen arriskuari) agur esateko prestatzen ari gara eta horretarako aurten ere, beste hainbat lekutan legez, Euskal Herri luze zabalean ihauteriak ospatuko dira, tokian-tokiko erritu eta konjuruekin.
Herriko adindunak kontatzen digutenaren arabera, enkantu eta erritu hauen bitartez ospatu izan zen ere urte luzez aratustea Bakion, guk ere badaukagulako berezkoa, bertakoa. Aratustea heltzen zenean, Bakion, Anarruak irtetzen ziren kalera, baserri eta auzoetako bideetara, iluntasuna lagun.
Aurton, Anarru eguna berreskuratzeko lehenengo pausua emango dugu. Eta honen berri emateko eta gure usadioaren xehetasunak ezagutzeko, urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00tan, Txakolingunean emango dugu hitzaldia.
Herriko ondarea babestu eta bizirik mantentzeko bidean lanean dihardugu.
Malandain: Urtaroak
2024/01/19 19:30
Bilbo, Arriaga
Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.
Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean.
- Koreografia: Thierry Malandain.
- Jantziak: Jorge Gallardo.
- Argiztapena: François Menou.
- Jantzien diseinua: Véronique Murat eta Charlotte Margnoux.
- Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro eta Frederik Deberdt.
- Balleta: 22 dantzari.
Led Silhouette: Zakurrak
2024/01/19 20:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean. Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte