Anarru Eguna Bakion - aurkezpen hitzaldia

  • Anarru Eguna Bakion - aurkezpen hitzaldia
  • 2024-01-19T19:00:00+01:00
  • 2024-01-19T23:59:59+01:00
  • Neguari (eta honen luzatzeak lekarkeen arriskuari) agur esateko prestatzen ari gara eta horretarako aurten ere, beste hainbat lekutan legez, Euskal Herri luze zabalean ihauteriak ospatuko dira, tokian-tokiko erritu eta konjuruekin. Herriko adindunak kontatzen digutenaren arabera, enkantu eta erritu hauen bitartez ospatu izan zen ere urte luzez aratustea Bakion, guk ere badaukagulako berezkoa, bertakoa. Aratustea heltzen zenean, Bakion, Anarruak irtetzen ziren kalera, baserri eta auzoetako bideetara, iluntasuna lagun. Aurton, Anarru eguna berreskuratzeko lehenengo pausua emango dugu. Eta honen berri emateko eta gure usadioaren xehetasunak ezagutzeko, urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00tan, Txakolingunean emango dugu hitzaldia. Herriko ondarea babestu eta bizirik mantentzeko bidean lanean dihardugu.
Anarru Eguna Bakion - aurkezpen hitzaldia

Anarru Eguna Bakion - hitzaldia

Noiz

2024/01/19 19:00

Non

Bakioko Txakolingunea

Neguari (eta honen luzatzeak lekarkeen arriskuari) agur esateko prestatzen ari gara eta horretarako aurten ere, beste hainbat lekutan legez, Euskal Herri luze zabalean ihauteriak ospatuko dira, tokian-tokiko erritu eta konjuruekin.

Herriko adindunak kontatzen digutenaren arabera, enkantu eta erritu hauen bitartez ospatu izan zen ere urte luzez aratustea Bakion, guk ere badaukagulako berezkoa, bertakoa. Aratustea heltzen zenean, Bakion, Anarruak irtetzen ziren kalera, baserri eta auzoetako bideetara, iluntasuna lagun.

Aurton, Anarru eguna berreskuratzeko lehenengo pausua emango dugu. Eta honen berri emateko eta gure usadioaren xehetasunak ezagutzeko, urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00tan, Txakolingunean emango dugu hitzaldia.

Herriko ondarea babestu eta bizirik mantentzeko bidean lanean dihardugu.