Agenda

Ainhoa Usandizaga + Igor Calonge: Bihar + Reset

Noiz

2024/01/11 19:00

Non

Hernani, Biteri Kultur Etxea

BIHAR
« Bihar»-ek egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritxi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat akziori garrantzia ematen die. Gure barnean proiektatzen degunaren eta benetan gertatzen zaigunaren arteko gatazka txikiek hartzen dute protagonismoa orduan eta ideien mundutik itzuliz momentuan bizitzera gonbidatzen gaitu. Gure gorputzarekin egotera eta aldi berean hortik ihes egiteko sortzen ditugun bide guzti horiekin jolastea. «Bihar» kontzeptuak prokrastinazioa dakar. Prokrastinazioak beste era bateko denbora okupatze bat. Eta denbora  okupatze horrek aldi berean barne ezagutza bat. «Bihar»-en bitartez nere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditut; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatu. Biharko utziz inoiz bukatua izango ez liteken guzti honi denbora eta espazio txiki bat dedikatu.

  • Sorkuntza, Zuzendaritza eta Antzezpena: Ainhoa Usandizaga Estarloa.
  • Musika: John Bennet, Parov Stelar, Georgy Sviridov, Petit Biscuit.
  • Asistentzia: Igor Calonge eta Nekane Mendizabal.


RESET

Honek egoera propioaren bilaketa nekaezina baino ez du islatzen. Antzezlearen arnasketaren aireak ekintza kontatzen du, gogoaren arnasa zabaldu eta barnean hartzen duen oraina.
Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikus daiteke, eta kanporatze bakoitzean bizirauteko gogoa jasotzen da, berriro beste espazio batean hasteko gogoa, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea. Gorputzarekin lotuta egiten den ibilbidea da, atal guztiei putz egiten dien hauspoa, mugitzera animatuz.

  • Antzezpena: Igor Calonge
  • Ekoizpena: Cía. Cielo Raso
  • Musika: Dreams

Irakurri gehiago

Paula Esteve Ferrís: Dotzena bruta

Noiz

2024/01/11 19:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivox

* DanZ 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Dotzena bruta dantza garaikideko bakar-saioa da eta gogoeta eragin nahi digu geure burua hautematen dugun moduaz eta geure gorputzaren irudiarekin berarekin dugun harremanaz, edota ispiluekiko harremanaz, hau da, geure burua ispiluan dakusagunean ditugun distortsio bisualez.
Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Paula Esteve Ferrís
Ondoren, topaketa artistaren eta publikoaren artean, sormen- eta ikerketa-prozesuaz mintzatzeko.

Paula Estevek arte eszenikoetan jasoa duen prestakuntzak dantza garaikidea eta interpretazioa ditu oinarri. Valentziako Kontserbatorio Profesionalean graduduna da eta hainbat eskola eta konpainiatan izan da bekaduna. Lanbide-esperientzia zabala du, hala nola dantzaria, koreografiagilea eta zuzendarikidea hainbat konpainiatan, eta artista independentea ere bada.

Irakurri gehiago