Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ainhoa Usandizaga + Igor Calonge: Bihar + Reset

Dokumentuaren akzioak

Ainhoa Usandizaga + Igor Calonge: Bihar + Reset

Noiz 2024/01/11
19:00
Non Hernani, Biteri Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

BIHAR
« Bihar»-ek egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritxi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat akziori garrantzia ematen die. Gure barnean proiektatzen degunaren eta benetan gertatzen zaigunaren arteko gatazka txikiek hartzen dute protagonismoa orduan eta ideien mundutik itzuliz momentuan bizitzera gonbidatzen gaitu. Gure gorputzarekin egotera eta aldi berean hortik ihes egiteko sortzen ditugun bide guzti horiekin jolastea. «Bihar» kontzeptuak prokrastinazioa dakar. Prokrastinazioak beste era bateko denbora okupatze bat. Eta denbora  okupatze horrek aldi berean barne ezagutza bat. «Bihar»-en bitartez nere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditut; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatu. Biharko utziz inoiz bukatua izango ez liteken guzti honi denbora eta espazio txiki bat dedikatu.

  • Sorkuntza, Zuzendaritza eta Antzezpena: Ainhoa Usandizaga Estarloa.
  • Musika: John Bennet, Parov Stelar, Georgy Sviridov, Petit Biscuit.
  • Asistentzia: Igor Calonge eta Nekane Mendizabal.


RESET

Honek egoera propioaren bilaketa nekaezina baino ez du islatzen. Antzezlearen arnasketaren aireak ekintza kontatzen du, gogoaren arnasa zabaldu eta barnean hartzen duen oraina.
Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikus daiteke, eta kanporatze bakoitzean bizirauteko gogoa jasotzen da, berriro beste espazio batean hasteko gogoa, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea. Gorputzarekin lotuta egiten den ibilbidea da, atal guztiei putz egiten dien hauspoa, mugitzera animatuz.

  • Antzezpena: Igor Calonge
  • Ekoizpena: Cía. Cielo Raso
  • Musika: Dreams

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930