Agenda

Zelatungo erromeria

Noiz

2023/09/17 10:30

Non

Errezil

Iraileko igandeetan erromeria izaten da Zelatunen, Ernioren magalean.

  • Irailak 3: Jone Uria eta Julene Otegi
  • Irailak 10: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun.
  • Irailak 17: Oier Baltzola eta Andoni Larrañaga.
  • Irailak 24: Izer eta Alabier.

Irakurri gehiago

Arnau Pérez: Vibra

Noiz

2023/09/17 15:00

Non

Biarritz

2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.

15:00. Bellevue plaza.

Arnau Pérez (Katalunia): VIBRA! (15 minutu).

ESTREINAlDIA.

ATERPEAN PROGRAMA.

*Le Temps d´Aimer la Danse jaialdiarekin lankidetzan.

Irakurri gehiago

Aukeran: Aiurri

Noiz

2023/09/17 18:00

Non

Alegria-Dulantzi

Bi saio: 19:00, 21:30

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Festina lente: VACAburra

Noiz

2023/09/17 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Festina lente latineko lokuzioa da eta hitzez hitzeko itzulpena «Presatu zaitez astiro» da.Pieza honekin pantailaren azalak gure harremanak kolonizatzen dituen une honen, zeregin asko dituzten gorputzen, esposizioan dauden gorputzen, gorputz nekatuen, etenaldiak ulertzen ez dituzten denbora-mekanismoek gainezka egindako gorputzen gaineko gogoeta egin nahi dute.

Geure buruari galdetzen diogu ea aurkitzea posible den, ikusten ez den horri begiratzea. Gure gorputzak, geroz eta gehiago, irensten dituen kapitalismoaren zurrunbilo horretatik kanpo dauden errealitate berriak nola agertarazi galdetzen diogu gure buruari. Alineazioaren aurrean elkarrekin egotea lortzeko estrategiei buruz galdetzen diogu gure buruari.

AGADIC Galiziako Koreografia Zentroarekin egindako koprodukzioa. Vigo Ártika aretoan egindako egonaldian. Galicia Danza Contemporánearen laguntzarekin.

  • Interpreteak: Clara Ferrao Diz ,  Andrea Quintana
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Gena Baamonde,  Andrea Quintana
  • Koreografia: Andrea Quintana
  • Argiak: Violeta Martinez Rivera
  • Birako teknikaria:  Jorge Ramos
  • Soinu-espazioa:  Menina Arroutada ,  Andrea Quintana
  •  Soinu-konponketak: Les Silva
  • Jantziak:  Gena Baamonde
  • Ekoizpen exekutiboa:  Atenea Fernández
  • Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

Irakurri gehiago

Nun Zira? + Otempodiz

Noiz

2023/09/17 19:00

Non

Lezo, Goiko plazan

* 2023ko Lezoko Jaien egitarauaren barruan.

Nun Zira? 

Ikuskizunak gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidaia bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, nortasuna berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.

  • Mota: Dantza Garaikidea
  • Zuzendaria: Marina Eskisabel
  • Koreografia: Xián Martínez
  • Antzezleak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Musika originala: Iñaki Palacios
  • Ahotsa zuzenean: Ainhoa Tabuyo
  • Jantziak: Raquel Buj - Buj Studio

 

Otempodiz

Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.

  • Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava
  • Musika: Batzuk
  • Laguntzak: Embajada de España en Mozambique, Cooperación Española (AECID), Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Festival ATLANTIKALDIA
  • Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.

Irakurri gehiago

Mulixka: Harria

Noiz

2023/09/17 20:00

Non

Hernani, Ezkiaga pasealekua

Mulixka Dantza Taldeak eta Iñaki Perurenak Harria aurkezten dute. Ordubeteko ikuskizuna, non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen diren. Josu  Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu plaza guztiak. Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu. Iñaki Perurenak harriaren mundura eramango gaitu, eta Iñaki Palacios txistulariak bere konfiantzako musikariekin euren azken lana Harria aurkeztuko dute. Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira.

 

Irakurri gehiago

Yarin

Noiz

2023/09/17 21:00

Non

Biarritz, Gare du Midi antzokia

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Irakurri gehiago