Agenda

Aukeran: Maurizia naiz

Noiz

2023/07/08 20:00

Non

Urkabustaiz, Ostuño parkea

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.

Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.

Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat ahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizi-poza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna. Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala.

Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak.

Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  •  Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  •  Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
  •  Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK
  •  Garaikide Koreografiak: Ane Anza
  •  Dantzariak:  Aukeran
  •  Jantzien Diseinua: Oscar Armendáriz eta Aukeran DK
  •  Jantziak: Oscar Armendáriz
  •  Argazkiak: David Herranz
  •  Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
  •  Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  •  Banaketa: Bapo Bapo producciones

Irakurri gehiago

Dantzaz: Menu

Noiz

2023/07/08 20:00

Non

Zarautz, Musika plaza

'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.

Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».

Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.

  • KOREOGRAFIA: Josu Mujika
  • ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
  • DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
  • MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
  • TESTUAK: Xabier Sukia
  • AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
  • GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
  • JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
  • ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
  • DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
  • ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
  • ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
  • IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
  • TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
  • ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
  • EKOIZPENA: DANTZAZ

Irakurri gehiago