Agenda

Santaneroen esku-dantza

Noiz

2023/07/27 12:00

Non

Ordizia, Plaza Nagusia

Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.

Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Momentua iristen denean alkatea enparantzara jaitsi eta Santanazaleak diren senar gazteei eskua eman ostean ohiturazko Santanazaleen Aurreskuari pausu ematen zaio. Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.

Irakurri gehiago

Allur: Luberri

Noiz

2023/07/27 21:30

Non

Hernani, Ave Maria parkea

Elkartasunean dago talde baten indarra eta ahalmena. Haien gazte izaera eta desadostasuna aldarrikatzen, mundua jarriko dute dantzan. “Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorearekin, ametsekin, minarekin eta saminarekin. Baina beti irrifartsu eta festarako egarritsu”.

Irakurri gehiago