Dokumentuaren akzioak
Santaneroen esku-dantza
Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.
Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Momentua iristen denean alkatea enparantzara jaitsi eta Santanazaleak diren senar gazteei eskua eman ostean ohiturazko Santanazaleen Aurreskuari pausu ematen zaio. Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.
Dokumentuaren akzioak