Agenda
Korpus-dantzak
2023/06/09 09:00
Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.
Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:
Ekainak 9 ostirala
- 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
- 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta
Ekainak 10 larunbata
- 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.
Ekainak 11 igandea
- 9:00 Txistularien goiz-eresia.
- 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
- 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
- 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
- 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.
Hitzaldia: Besta Berriko jantzi tradizionalen historia
2023/06/09 17:00
Lekorne, Hodi Aldean
Claude Iruretagoyenak "Besta Berriko jantzi tradizionalen historia" hitzaldia eskainiko du Lekornen.
- Tenorea: Arratsean
- Hizkuntza: Frantsesa
- Prezioa: Urririk
Haatik: Ezkiula
2023/06/09 18:30
Pasaia, Biteri plaza
Ezkiulan da paradoxa loratzen, eta esentziak mugak gainditzen, bertan ari bait da frogatzen, kultura ez dela hesien bidez definitzen.
Euskara abesten entzuten da, ahotsak beren soinu eztiarekin gurutzatzen, izpirituak lurraldetasunik ez duela, guztiori gogoraratzen.
- Dantzariak: Libe Sukia, Irati Sorondo, Leire Romero, Elixabete Barandiaran, Garazi Labaka, Maren Galvez
- Zuzendaritza artistikoa: Aiert Beobide
- Koreografia: Aiert Beobide, Dantzariak, Hormek diote ikuskizuneko materiala (Iker Arrue)
- Jantziak: Iurre Aranburu
- Musika: Juantxo Zeberio, Mario Batkovic, Oreka Tx ·
- Argazkiak eta bideoa: Iurre Aranburu
*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.
Akira Yoshida: Burial of the bark
2023/06/09 19:00
Pasaia, Skate park
Burial Of The Barkek errealitatearekiko kontaktua galdu duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Pertsonaia horrek bere bidea egiten du, ezerezerantz, aurrera jarraitzen du, ulertua sentitzeko beste asmorik gabe.
Obra honen bidez, gogoeta egiten da, orainaren eta iraganaren zamaren artean oroitzapenezko bidaia egiten ari den pertsonaia bati buruz (gaztaroa, maitasuna, bizitza, heriotza).
- Sorkuntza eta interpretazioa: Akira Yoshida
- Kanpo begirada: Luís García (Fruta) & Lali Ayguadé
- Musika: Donald Beteille
*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.
Mizel Theret: Komunkazioa-Inkomunikazio
2023/06/09 19:30
Pasaia, Skate gradak
Laboaren musika piezan oinarriturik, dantza polimorfoa da hemen, etengabe aldakorra, “haize dadaistek” zeharkatua. Solo hortan, keinua Laboaren ahotsarekin solasean ari da, inprobisaziorako espazioak sortzen dituen bitartean.
Dantza pieza horrek gizakien komunikazioa aipatu nahi du, ordenaz eta kaosez osatua, arrazoiaz eta pasioaz … eta inkomunikazioaz ere.
Asmoa da, mugimenduaren bitartez Laboaren piezatik jalgitzen den eromenezko haizea sentiaraztea.
- Sorkuntza eta interpretazioa: Mizel Théret
- Laguntza artistikoa: Johanna Etcheverry
- Musika: Mikel Laboa (“komunikazio inkomunikazio” / 5. lekeitioa)
- Ekoizpena: “Traversée” elkartea
Erakusketa: Dantzan Ele...
2023/06/09 19:30
Lekorne

Aukeran: Aiurri
2023/06/09 20:00
Laudio, Herriko Plazan
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
Osa + Mujika: Bueltaxka
2023/06/09 20:30
Pasaia, Luzuriaga parkea
Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.
BUELTAXKAk ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.
- Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
- Koreografia: Jaiotz Osa
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
- Jantziak: Xabier Mujika
- Musika: Gartxot
- Bideo eta Argazkiak: Etanowski
Lokke: Doppel-Leo
2023/06/09 21:00
Pasaia, Luzuriaga parkea
Doppel-Leo, eskulturatik ekintzara joatean mugitzen diren bi gorputz kamuflatu eta urtzen dituen kapsula koreografikoa. Doppelgänger proiektuaren barruko kapsula koreografiko batzuen parte da. Alemanez hitz horrek pertsona baten bikoitzari egiten dio erreferentzia. Doppel hitzak bikoitza esan nahi du, eta gänger hitzak, ondoan dabilena, zure itzala.. Munduan dagoen gure itzal bikoitz hori, gutako bakoitzarentzat adierazgarria dena.
Denok daukagu gure biki dibertigarri bihurriago bat. Aparteko kopiak dira, doppelgangerrek proiekzio espiritual propioa osatzen dute. Afinitateagatiko parekatzea, mugimendu biki batek josita.
- Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
- Koreografia: Olatz de Andrés con la colaboración de las intérpretes
- Interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia G. Muro
- Kanpo begirada: Robert Jackson
- Jantziak: Olatz de Andrés
- Ekoizpena eta banaketa: Vanesa Fuentes
- Bideoa: Juan Zubillaga
- Argazkiak: Andrei Baja, Marian Gerrikabeitia
Paula Parra: The bleeding issue
2023/06/09 21:30
Pasaia, Luzuriaga parkea
"Odol asko dago. Trauma erromantizatu eta zauria askatu dugu. Lagun dugun zauria, indarberritu egiten gaituena. Odola botatzeagatik zorionak ematen dizkigun zauria. Berak badaki dibertitzen. Odol asko… hau zen kontua. Arrakasta hau zen. Eta arrakasta ospatzen da. ~ we are about to party on you".
- Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Paula Parra.
- Antzezleak: Paula Montoya, Axier Iriarte, Paula Parra.
*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.
Harrobi Dantza Bertikala: Dendu
2023/06/09 23:00
Gasteiz, Artium Museoa
Dendu "oreka" hitzaren sinonimoa da euskeraz.
Dendua egon dadin txuriak beltza behar du; tesiak antitesia; ilargiak eguzkia.
Antagonismo horretatik soilik sortzen dira grisa, sintesia, eklipsea.
Bategite hori da denduaren adierazpide muturrekoena.
Aurkakotasunetik gerturatzera; gerturatzetik uztartzera; uztartzetik, hibridatzera.
Denduaren bila.
Bategitearen bila.
* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.
Kukai: Eta orain zer?
2023/06/09 23:00
Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia
Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…
ETA ORAIN ZER?
Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?
Izango al da batzen gaituen sokarik?
Fitxa
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
- Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
- Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
- Musika konposizioa: Pascal Gaigne
- Argiztapen diseinua: David Bernués
- Jantzien diseinua: Alessio Meloni
- Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
- Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
- Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
- Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
- Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
- Teaserr: David Bernués
- Produkzioa: Kukai Dantza
- Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
- Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
- Babeslea: LABORAL KUTXA
*KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.
Maitane Sarralde: DESªNUDA
2023/06/09 23:55
Gasteiz, Probintzia Plaza
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.
Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.
Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.
* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.