Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2023/06/11 09:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 9 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 10 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 11 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Korpus-dantzak

Noiz

2023/06/11 11:00

Non

Iruñea

Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.

Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.  

Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.

Hau da programa:

  • 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
  • 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.

Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara  Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.

Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia

 

Irakurri gehiago

Korpus-dantzak

Noiz

2023/06/11 11:00

Non

Zangoza

Goizeko 10:00etan elkartuko dira San Nikolaseko komentuan Zangozago dantzariak, arropaz aldatzeko, kapeletan ipiniko diren loreak ibai ertzeetan hartu eta gero. 11:00etan Komentuaren elizan dantzatuko dira eta gero kanpoaldean. Meza baino lehen Santa Mariako zubitik sarrera egingo dute. Meza Santiago elizan izango da 12:00etan; mezaren irteeran eta gero prozesioaren bukaeran dantzatuko dira.

Irakurri gehiago

Batcharte: Sor[tu.E]gina

Noiz

2023/06/11 11:30

Non

GAsteiz, Zuelueta jauregia

Bi emanaldi: 11:30 + 17:30

Bostak leku honetan daude istorio txiki bat kontatzen ari zarelako. Ez da lotarako kontatzen dugun istorio bat; luzaroegi egon zara lo. Istorio hau esnatu egiten da, berak erakutsiko dizu sekretuak gordetzen dituen gorputzaren existentzia. Sorgina: sortu egina. 1609an hasi ziren sorginkeriagatiko epaiketak Euskal Herrian. Eta dena beltz bihurtzen da, zura bezala, gorputz kiskaliak bezala, gure buruak bezala. Jendeak xuxurlatzen du, salatzen du, maitatzea ezkutatzen du. Zein dira sorgin eta azti hauek? Ezina maite dutenak? Beren gonak hegan jartzen dituztenak? Zaharregiak direnak? Hona hemen haien istorioak, sudur makurrik gabe, kapela zorrotzik gabe.

  • Egilea: Fanny Marmayou
  • Zuzendaritza: Fanny Marmayou
  • Musika: Maylis Reynal
  • Eszenografia: Fanny Marmayou
  • Koreografia: Fanny Marmayou
  • Jantziak: Fanny Marmayou
  • Dantzariak: Fanny Marmayou, Joana Olasagasti, Aurore Lacombe

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Alkate-dantza

Noiz

2023/06/11 12:00

Non

Lakuntza

Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen den Pertzaren festan ere egiten dute.

Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.

Irakurri gehiago

Errenteriako XIII. Muxiko Eguna

Noiz

2023/06/11 12:00

Non

Errenteria, Herriko Plaza

Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren ostean, “XIII. Muxiko Eguna”.

Hilero bezala, goizeko 12,00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamahirugarrenez Beti Prest taldeak.

Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak eta Errenteriako Dultzaineroak izango ditugu.

Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko.

Igandekoa ikasturte bukaerako saioa izango da, baina urrian itzuliko dira berriro mutxikoak. 

 Errenteriako XIII. Muxiko Eguna

Irakurri gehiago

Studio 24: Barra klasikoa

Noiz

2023/06/11 12:00

Non

Pasaia, Katuen etxadia

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek barra klasikoko erakustaldi berezia eskainiko dute. Bertan adin ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute.

Illunbe Musika Elkarteak bere 50. urteurrenean sortutako lankidetza da, Iker Murillo Studio 24 dantza eskolarekin batera. Josu Elberdin pasaitarrak sortu du musika pieza hau, eta Pasaiako herriari egin nahi dion oparitzat hartzen du; musika eta dantza maitekiro uztartuta.

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Colectivo Glovo: Alleo

Noiz

2023/06/11 12:00

Non

Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi saio: 12:00 + 18:30

“Alleo” (besterena) talaiaren ideian oinarritzen da. Dorrearen posizio “pribilegiatuak” eta zaintzailearen zeregina betetzen zuenak sortutako baldintzapena hartzen du abiapuntutzat.

Bi aldeak ikusiko ditugu: batetik, ezezaguna eta etortzekoa zena ezagutzeak ematen zuen boterea; bestetik, posizio horren bakardadea eta besterena aurkitzearen pisua.

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Lasala: Alive

Noiz

2023/06/11 12:30

Non

Gasteiz, Elurtegiak

Bi saio: 12:30 + 18:00

"Alive" ikuskizunak berba egiten du mugak zeharkatzeari buruz, ezarrita dagoena hausteaz, emakume batek aukeratzeko duen askatasunari buruz, nahiz eta pisu handia izan hark jaso duenak, bakoitzak aukeratzen duen, gura duen bizimoduari buruz, berdin dio zein.

Irakurri gehiago

Qabalum: La medida que nos ha de dividir

Noiz

2023/06/11 13:00

Non

Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi saio: 13:00 + 19:30

Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?

  • Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
  • Musika: Luisillo Kalandraka
  • Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

 

Irakurri gehiago

Zanga Handia

Noiz

2023/06/11 13:00

Non

Pasaia, Biteri plaza

Herriko jendearekin osatutako  ospakizun eszenikoa.  Haur, gazte eta helduen arteko elkarlana. Sinerjiak sortzen dituena eta inklusiboa. Herriko aniztasuna isladatzen duena. Dantza eta ospakizunaren bitartez jende artean sortzen diren harreman ederrak  goraipatzen dituena. 

Mila arrazoi egon daitezke herritarrak banantzeko, baina dantza, antzerkia eta gozamen kolektiboaren bitartez elkartzen gaituztenak  ospatuko ditugu. 

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Lokke: Doppel-Leo

Noiz

2023/06/11 13:30

Non

Gasteiz, San Francisco Aldapa (Farola Handia)

Doppel-Leo, eskulturatik ekintzara joatean mugitzen diren bi gorputz kamuflatu eta urtzen dituen kapsula koreografikoa. Doppelgänger proiektuaren barruko kapsula koreografiko batzuen parte da. Alemanez hitz horrek pertsona baten bikoitzari egiten dio erreferentzia. Doppel hitzak bikoitza esan nahi du, eta gänger hitzak, ondoan dabilenazure itzala.. Munduan dagoen gure itzal bikoitz hori, gutako bakoitzarentzat adierazgarria dena.

Denok daukagu gure biki dibertigarri bihurriago bat. Aparteko kopiak dira, doppelgangerrek proiekzio espiritual propioa osatzen dute. Afinitateagatiko parekatzea, mugimendu biki batek josita.

  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Koreografia: Olatz de Andrés con la colaboración de las intérpretes
  • Interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia G. Muro 
  • Kanpo begirada: Robert Jackson
  • Jantziak: Olatz de Andrés
  • Ekoizpena eta banaketa: Vanesa Fuentes
  • Bideoa: Juan Zubillaga
  • Argazkiak: Andrei Baja, Marian Gerrikabeitia

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Dantzaldi gidatua Ttipika taldearekin

Noiz

2023/06/11 13:30

Non

Pasaia, Biteri plaza

TTIPIKA dantza plazetara ekartzea helburu duen dantza gidatuko taldea da. 

Euskal dantza tradizionalak dantzatzeaz gain, euskal dantza tradizionaletan oinarritutako pausuekin egindako dantza berriak dantzatzeko aukera ere izango duzu. 

Gure nahia, herri ezberdinetako plazak haur, gazte eta helduz betetzea da, gure laguntzaz dantza ezberdinak ikasi eta bizipen polit bat izan dezaten. 

 

Irakurri gehiago

Koldo Arostegi: Bobo

Noiz

2023/06/11 17:30

Non

Errenteria, Foru Plaza

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Lokke: Doppel-C3PO

Noiz

2023/06/11 18:30

Non

Gasteiz, Arkupeak

“Doppelgänger” zenbait kapsula koreografikoz osatutako pieza ibiltaria da, doblearen ideiarekin eta denboraren eraldaketarekin jolasten duena. Hiru ekintza dira, ohikoaz oso bestelako tempoan garatzen direnak; hartara, ikusleak nahi duenean begiratu dezake, begiratzeari utzi eta  berriz begiratu, ekintzak garatzen jarraituko baitu.

Ia grabitaterik gabeko bi gorputzek eguneroko denborari egiten diote aurre, perspektiba-joko batean.

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Studio Fran Fonesca: The colors

Noiz

2023/06/11 19:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Gorriaren bizi-indarra, urdinaren baretasuna, zuriaren purutasuna, berdearen positibotasuna. Studio Fran Fonescak “The Colors” aurkezten du. Balet klasikoko eta dantza modernoko ikuskizuna da, 70eko hamarkadaren amaierako eta 80ko hamarkadaren hasierako musika eta erritmoak dituena, eta oroitzapen eta emozio asko ekarriko dizkigu, eszenatokian zabaltzen diren kolore distiratsuen antzekoak. Bioletaren espiritualtasuna, zilarraren erreflexuak, edo beltzaren boterea, guztia xurgatzen duena.

Irakurri gehiago