Agenda

Mirandaola eguneko ezpata-dantza

Noiz

2023/05/07 09:00

Non

Legazpi, Mirandaola Parkea

Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

  • 09:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
  • 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
  • 11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
  • 12:00 Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
  • 12:30: Ola martxan jartzea.
  • 12:30 Doinua dultzaineroak
  • 12:30: Erromeriaren hasiera. Parte hartuko dute Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko bertsolariak, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua musika eskolako trikitilariak, Donua dultzaineroak eta Goiz Deia txistulariak. Jaialdia amaitzean eta bazkalordura bitartean Trapalata txaranga.
  • 14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
  • 15:30: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
  • 16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
  • 18:00: Herrira Itzultzea, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.



 

Irakurri gehiago

Dantzari Ttikien Jaia

Noiz

2023/05/07 10:00

Non

Iruñeko Arrosadia eta Azpilagaña auzoak

Oberena dantza taldeak zortzigarren aldiz antolatuko du Dantzari Ttikien Jaia Iruñeko Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan. Aurten bost talde gonbidatu ditu: Aldezar (Iruñea), Gaztedi (Bilbo), Txibiri (Erriberri), Indarra (Gasteiz) eta Txikitxu Arrostaitz (Arrasate).

Egitaraua:

10:00. Harrera eta gosaria, Oberenan.

11:00. Kalejirak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barrena.

13:00. Ekitaldi nagusia Alfredo Floristán plazan.

14:30. Bazkaria, Oberenan.

16:30. Dantzaldia, Oberenako frontoian.

 

Dantzari Ttikien VIII. Jaia

Irakurri gehiago

Dantzari Txiki Eguna Azpeitian

Noiz

2023/05/07 10:15

Non

Azpeitia

Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolaren 40. urteurrenaren barruan Dantzari Txiki eguna  herriko kaleetan eta plaza nagusian.

  • 10:15ean Kalejira (talde bakoitza dagokion kaleetatik)
  • 12:00etan Plazan elkartu
  • 12:30ean Emanaldia plazan

Irakurri gehiago

Areto dantzak

Noiz

2023/05/07 12:00

Non

Bilbo, Abandao Geltokia

2023ko apirilaren 2an - Hileko lehen igandeetako aretoko dantzak Bilboko Abando estazioan.

Irakurri gehiago

Dantzaren Nazioarteko Eguna Gasteizen

Noiz

2023/05/07 12:00

Non

Gasteiz, Plaza Berria

Dantzaren Nazioarteko Eguna (apirilak 29) maiatzaren 7an, igandea, ospatuko da Gasteizko Plaza Berrian, eta hiriko hiriko 16 dantza eskolak eta taldek hartuko dute parte. Dantza klasikoaz, modernoaz, garaikideaz, hiritarraz... gozatu ahal izango da, baita euskal dantzaz eta beste leku batzuetakoaz ere (ekialdekoa, flamenkoa, countrya...). Laburbilduz, Gasteizko dantzarekin topaketa handia.

Dantzaren Nazioarteko Egunaren egitaraua 2023

Irakurri gehiago

Alurr: Itsas Lapurrak

Noiz

2023/05/07 18:00

Non

Azpeitia, plaza

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan garaarrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zailazen hiru jarduera horiek bereiztea… Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelaraeramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoazutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero,kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko. Haatik DantzaKonpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gureitsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinenarteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan dutensineskerietan sakonduz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide.
  • Koreografia: Aiert Beobide (Haatik Dantza Konpainiaren ekoizpena)
  • Jantziak: Ramon García.
  • Iraupena: 50 minutu.

Irakurri gehiago

Juan Carlos Avecilla: Asalto

Noiz

2023/05/07 19:00

Non

Bilbo, Lafundicion

Espazio baten, toki baten, habitat baten bila menderatu ahal izateko. Helburua da mugimendu bat, egoera bat, aurretiaz iragarri gabeko une bat, topaketa bat bilatzea, dantza eta musika batzeko. Abestu, dantzatu, barre egin eta negar egiten dugu, dibertitzeaz gain. Horretan datza dantza hau, horretan oinarritzen da bizitza. Dena den, gogoratu behin baino ez dela erasotzen… Ez da berriz errepikatuko.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Juan Carlos Avecilla
  • Dantza: Juan Carlos Avecilla
  • Musika-konposizioa: Juan Carlos Avecilla eta Pablo Oliva
  • Cantea: Pablo Oliva
  • Jantziak: Angela Lozano
  • Ekoizpena eta banaketa: Juan Carlos Avecilla Cía Danza
  • Argazkilariak: Gabriel Asensio eta Francisco Tabasco

Irakurri gehiago

Kon Moción: Everyone

Noiz

2023/05/07 19:30

Non

Berriozar, Kulturgunea

EveryOnek aztertzen du gizabanakoaren eta osotasunaren arteko harremana, niaren eta bestearen artekoa.

Bat gara edo bakoitza gara?

Bere muntaia berrian, Becky Siegelek dantzarien talde eklektiko bat bildu du, giza aniztasuna ospatzeko eta koreografiaren bidez aztertzeko immigrazioaren auzia: beste lur batera iristen saiatzea, lurralde ez oso abegikor batean sartzea, bestearekin elkartzea, pertsonen joan-etorrien ondoriozko makro-dantza eta, gertatzen dena gertatzen dela, aurrera joatera bultzatzen gaituen bizi-indarra.

Hip hopetik, dantza afrikarretik eta dantza garaikidetik abiatuta, sortzen da hizkuntza indartsua, adierazkorra eta aberatsa. Muntaketa hori proiektu zabalago baten parte da, arrazismoari eta xenofobiari aurre egin nahi diena, eta urratsak egin Nafarroako dantza garaikideak oraingo gizartearen errealitatea islatu dezan.

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

Irakurri gehiago

Lamov ballet: Tempus fugit

Noiz

2023/05/07 19:30

Non

Getxo, Muxikebarri

Tempus fugit lanean denboraren igarotzea eta iheskortasuna dira LaMoven lan honen oinarri.

Lan honetan dantzarien mugimenduak leherkorrak, dinamikoak, muturreko eta amaigabeak dira. Lana bidaia frenetiko, zirraragarri eta mingarria da, bizitzaren igarotzea eta bertan uzten duguna irudikatzen du.

Tempus fugit edertasuna da, maitasuna da, mina da, barrea da, errautsa da.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Laura López, Jimena Martínez, Fátima Alcántara
  • Argiztapena: Luis Perdiguero
  • Eszenografia: Vanesa Hernández
  • Jantziak: Arturo Guillén
  • Dantza-iralaslea: Carolina Chico
  • Musika: Vivaldi revisado por Max Richter y Jorge Sarnago

Irakurri gehiago

Toula Limnaios konpainia: Tempus fugit

Noiz

2023/05/07 19:30

Non

Andoain, Bastero

Tempus fugit obran, zazpi dantzari taldean mugitzen dira, continuum batean, jario etengabean bat eginik. Barrualde batek berak bultzaturik, korronte globala sortzen dute. Dantza bat zirkuluan, denak mugimendu bakarrean, baina hala ere nork bere izatea agertzen duelarik une batzuetan. Ezer ez da betiko. Denboraren jarioa ezin da geldiarazi.

  • Koreografia: Toula Limnaios
  • Musika: Ralf R. Ollertz
  • Interpreteak: Daniel Afonso, Leonard Daquino, Priscilla Fiuza, Daeho Lee, Katja Scholz, Hironori Sugata, Karolina Wyrwal
  • Argiztapen diseinua: Felix Grimm
  • Eszenografia: Antonia Limnaios
  • Jantziak: Toula Limnaios

Irakurri gehiago