Dokumentuaren akzioak
Mirandaola eguneko ezpata-dantza
Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:
- 09:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
- 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
- 11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00 Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
- 12:30: Ola martxan jartzea.
- 12:30 Doinua dultzaineroak
- 12:30: Erromeriaren hasiera. Parte hartuko dute Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko bertsolariak, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua musika eskolako trikitilariak, Donua dultzaineroak eta Goiz Deia txistulariak. Jaialdia amaitzean eta bazkalordura bitartean Trapalata txaranga.
- 14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
- 15:30: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
- 16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
- 18:00: Herrira Itzultzea, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.
Dokumentuaren akzioak