Agenda

Soka-dantza

Noiz

2023/04/28 13:00

Non

Lazkao, Euskadi Enparantza

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Irakurri gehiago

Ostiralak dantzan

Noiz

2023/04/28 17:00

Non

Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Gonbidapenak apirilaren 25etik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

 

Irakurri gehiago

Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren

Noiz

2023/04/28 17:30

Non

Eibar

  • 17:30ean hasiko dira dantza ekitaldiak Urkizun: Ballet Eibarres, Jubilatuak, Kaxa eta NeleDantza arituko dira, eta ordu berean Torrekuan Koa eta Biraka hasiko dira.
  • 18:10ean Ego-gainen Kezka, Koa eta Biraka izango dira eta Errebalen Ballet Eibarres, Kaxa eta NeleDantza.
  • 18:40ean hasita talde guztiak Untzagan arituko dira, orden honetan: Jubilatuak, Flamenkoa, Ballet Eibarres, Koa, Kaxa, Kezka, NeleDantza eta Biraka.
  • 20:30ean Mugi Panderoaren eskutik erromeria izango da Untzaga.

Irakurri gehiago

Ermua: Dantzaren Nazioarteko Eguna

Noiz

2023/04/28 19:00

Non

Ermua

Ermuak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiral honetan, apirilaren 28an. Txindurri, Laune, Fit Gipsy Dance eta Taupada Dantza Eskola herriko taldeek indarrak batu dituzte estilo guztiz desberdineko dantzen ikuskizuna eskaintzeko.

Ekitaldiaren agertokia Orbe Kardinala plaza izango da; euria egiten badu, Merkatu Plaza. 19:00etatik aurrera, lau talde ermuarrek dantzaren artearen forma ezberdinak erakutsiko dituzte. Txindurri Dantza Taldeak euskal folklorea izango du ardatz; Laune akademiak, Andaluziako kultura; Fit Gipsy Dancek flamenkoa eta kirola uztartuko ditu; eta Taupada Dantza Eskolako ikasleek ikuspegi modernoena eskainiko dute.

Ekitaldi honen helburua herria "mugitzea" da, dantzaren bidez giroa ematea eta diziplina hau hainbat koreografia ezberdinekin ikusaraztea.

Irakurri gehiago

Aukeran: Migratzaileak

Noiz

2023/04/28 19:30

Non

Arrasate, Amaia Antzokia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

Irakurri gehiago

Kataluniako balleta: Don Quijote

Noiz

2023/04/28 20:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Dantzaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Urrezko Mendeko Mantxako Espainiak, Aragoikoak eta Bartzelonak berriro itxura hartuko dute, aberastasun folkloriko handi batek blaituta, eta bertan ugari izango dira tabernetako festak eta haietako pasio ezkutu handiak. Egiazkotasuna, emozioa, pasioa eta ekintza, agertokian ia 40 interpretatzaile izango dituen ikuskizun batean. Hain zuzen, Miguel Cervantesek idatzi zuen istorioa trinkotu nahi izan du, dantza ardatz nagusi eta bilbearen motor moduan duela, eta kontakizunak erabilita, ikus-entzulea une oro kokatzeko.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Leo Sorribes (general), Elías García (artística).
  • Koreografia: Marius Petipa.
  • Egokitzapena: Larissa Lezhnina, Elías García.
  • Antzezleak: Yukari Mizu, Adam Ashcroft, Ellen Mäkelä, Mariane Francioli, Cristo Vivancos, Mariane Francioli, Beatriz Nunes Costa, Sara Espósito, Masayoshi Sato, Carlos López, Paul Faure, cuerpo de baile.
  • Eszenografia: Alberto Torres, Jose Urcía.
  • Jantziak: Martina Montorfani, Eva Gómez.
  • Argiak: Alberto Rodríguez.
  • Musika: Ludwig Minkus.

Irakurri gehiago

Kataluniako Balleta: On Kixote

Noiz

2023/04/28 20:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Mantxako, Aragoiko eta  Bartzelonak, berriz ere, aberastasun folkloriko handiko itxura hartzen dute. Benetakotasuna, emozioa, pasioa eta akzioa Miguel de Cervantesek idatzi zuen istorioa laburbildu nahi izan duen 40 antzezle inguru dituen muntaia batean, dantza bilbearen ardatz nagusi eta eragile gisa hartuta eta ikuslea une oro kokatzen duten narrazioak erabiliz.

Informazio dosierra

Irakurri gehiago

Kimua: Generorantz

Noiz

2023/04/28 20:00

Non

Tolosa, Leidor Antzokia

Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa

Irakurri gehiago

Dantzaren Nazioarteko Eguna Ibarran

Noiz

2023/04/28 20:30

Non

Ibarra, Plazako estalpea

Alurr dantza taldeak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. Gazteen emanaldia, gonbidatu bereziekin: Iparraldeko Leinua taldeko hainbat kidek parte hartuko dute.

Irakurri gehiago

iXa: Nik·Eu

Noiz

2023/04/28 20:30

Non

Noain, Kultur Gunea

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin. NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.

Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.

  • Testuaren egilea: Xián Martínez
  • Musikaren egilea: Fernando Careaga y Aire
  • Koreografiaren egilea: Intérpretes, Xián Martínez y Fernando Troya
  • Zuzendaria: Xián Martínez (Artística) Sayoa Belarra-Mariona Jaume (general) Fernando Troya (codirección artística y asesoría creativa)
  • Ikuskizunaren iraupena: 50
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 4
  • Antzezleak: Rosanna Freda, Nacho Sanz, Raul Melcón/Miguel Arévalo y Xián Martínez

Irakurri gehiago