Agenda

Maskaradak 2023

Noiz

2023/04/22 09:00

Non

Maule-Lextarre, Maule gaineko arrabotüan

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.

Maskaradak 2023 Egutegia

  • Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
  • Urtarrilak 22, igandea:  Atharratze
  • Urtarrilak 29, igandea:  Pagola
  • Otsailak 5, igande: Mendikota
  • Otsailak 11, larunbata: Gamere
  • Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 4, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
  • Martxoak 19, igande: Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
  • Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Karrika-dantza

Noiz

2023/04/22 11:30

Non

Tutera

Barazkien Jaia dela eta, karrika-dantzan aterako dira Tuterako dantzariak Alde Zaharreko kaleetan. 19:30ean Serralta kalean hasiko dira eta Carniceriasen amaituko dute.

Irakurri gehiago

Dantzari Txiki Eguna Sodupe

Noiz

2023/04/22 12:00

Non

Sodupe

  • 12:00 Kalejira
  • 12:30 Dantza emanaldia

Taldeak:

  • Gazte Berri - Sodupe
  • Andra Mari - Güeñes
  • Eguzki - Balmaseda
  • Mendi Harana - Karrantza
  • Lora Barri - Portugalete
  • Itxarkundia - Llodio
  • Ubixeta - Orozko

 

Irakurri gehiago

Korrotik pikutara

Noiz

2023/04/22 12:30

Non

Kultur kafea, Elgoibar.

Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua

  • Oier Araolaza, Gari Otamendi eta Quico Pugès
  • Kezka dantza taldea
  • Haritz dantzari taldea

 
Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik, Quico Pugès musikariak lagunduta Kezka dantza taldearen eskutik eta Haritz dantzari taldearen urteurrenean eskainiko den hitzaldi-dantzatu honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da gaur egun, eta 15 urtez Haritz Euskal Dantzari Taldean aritu zen (1993-2007). Dantzan elkarteko zuzendaria da. Gizarte Komunikazioan doktorea, Antropologia eta Informazio Zientziak ikasketak egin ditu. Dantza eta generoa ikertu ditu besteak beste, eta hainbat artikulu eta lan argitaratu ditu dantzaren inguruan.

Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da. Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-ko kidea da, Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza talderekin jotzen du arrabita.

Quico Pugès musikaria da. Hainbat taldetan aritu da profesionalki txelo-jotzaile moduan, Quartet Brossa laukotean adibide. Tangram diska eta proiektuaren egilea da eta Kataluniako Goi Mailako Eskolan inprobisazio irakaslea da.

Data/tokia: 2023ko apirilaren 22an, 12:30ean Elgoibarko Kultur Kafean.

Irakurri gehiago

Erdizka Lauetan

Noiz

2023/04/22 17:00

Non

Abanto-Zierbenako LASKARRETA Auzoan (Bizkaia)

Dantza-jauziak, Mutil-dantzak eta Erromeria piezak dantzatzeko aukera

Irakurri gehiago

Irrintzi taldearen jaialdia

Noiz

2023/04/22 19:00

Non

Zumarraga, Arizti aretoa

Irrintzi dantza taldeak jaialdia antolatu du larunbaterako. 19:00etan egingo dute, Zelai Arizti aretoan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena eskuratu behar da. Gonbidapenak Zelai Arizti aretoko leihatilan banatuko dituzte: asteartea, 18, 19:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Almudena Pérez: Ultra Violet

Noiz

2023/04/22 19:00

Non

Bilbo, Berreginen Museoa

Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.

Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
  • Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria

 

* BLV-ART 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Lasala-ren 10. urteurrena

Noiz

2023/04/22 19:30

Non

Donostia, Gazteszena

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Irakurri gehiago

Kimua: Generorantz

Noiz

2023/04/22 20:00

Non

Astigarraga, Erribera Kulturgunea

Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa

Irakurri gehiago

Yarin

Noiz

2023/04/22 20:00

Non

Basauri, Social Antzokia

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Zarra

Noiz

2023/04/22 20:00

Non

Erandio, Merkatu Zaharra

ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.

Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.

 

 

Irakurri gehiago

iXa: Nik·Eu

Noiz

2023/04/22 20:00

Non

Lizarra, Los Llanos Kulturagunea

NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin. NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.

Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

Irakurri gehiago