Agenda

[Bertan behera] Ikastaroa: Aragoiko jota

Noiz

2023/03/25 10:00

Non

Eibar, Ipurua kiroldegiko dantza gela

[Bertan behera]

Jotaren eta fandangoaren oinarrietara joango gara Aragoiko jotaren bitartez. Dantzan Ikasira etorriko dira Jesus Rubio eta Olga Leon dantzari aragoitarrak. Euren jotaren egoera eta bilakaera azalduko dizkigute eta jota dantzatzen jarriko gaituzte. Gure jota eta fandangoarekin alderatu eta nondik gatozen kokatzeko aukera izango da.

Euskal Herrian igaroko dute martxoko azken asteburua Leonek eta Rubiok. Martxoaren 24an Bilbao Musikan tailerra eskainiko dute, 25ean Dantzan Ikasi barruan ikastaroa emango dute Eibarren eta 26an Herrixa Dantzan dantzaldia emango dute Elgetako Espaloia kafe-antzokian.

Informazio gehiago: Ikastaroa: Aragoiko jota

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza

Noiz

2023/03/25 11:30

Non

Ordizia

Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan ezpata-dantza plazaratuko dute Ordizian martxoaren 25an, 12:00etan udaletxetik aterata, kale nagusiko Pujanaren jaiotetxean ezpata-dantza; ondoren, alde zaharrean ezpata dantzari segizioa eta 12:30ak aldera Plaza Nagusian Goizaldi (Donostia) eta Amets Bide (Ordizia) taldeen emanaldia.

 

 

 

 

 

 

Irakurri gehiago

Dantza Jaialdia: Elai Alai, Andra Mari, Argia

Noiz

2023/03/25 12:30

Non

Elgoibar, Kalegoen Plaza

Elgoibarko Haritz dantzari taldearen 50. urteurreneko programazioaren barruan Dantza jaialdia, 12:30ean Kalegoen Plazan (euria eginez gero, Herriko Antzokian). Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari eta Donostiako Argia dantza taldeak izango dira.

Arratsaldean, Inguma taldearekin erromeria.

Irakurri gehiago

Pastorala: Maddiren trajeria

Noiz

2023/03/25 17:00

Non

Bergara, Seminarixoa

Xareta eskualdeko biztanleek sortutako pastorala eskainiko da martxoaren 25ean Bergaran.

Pastoral honen gidoiak Piarres Lafittek 1965. urtean, Gure Herria aldizkarian plazaratu zuen ‘Orein bilakatu neska’ izeneko bertso bilduma du oinarri.  Bertsoak behe-nafarreraz idatzita daude, baina tamalez ez dakigu nork egin zituen, Lafittek inoiz ez baitzuen horren berririk eman.  Bertso hauetan kontatzen zaigun ipuin edo legenda zaharra da, XVIII. eta XIX. mendeetan Europa osoan hedatu zena. Legenda honetan orein bilakatu zen neska baten istorioa azaltzen zaigu. Lafittek plazaratu zituen bertsoetan gauza bera kontatzen zaigu. Maddi neska gaztea Pazko arrats batean pegarrarekin errekara, ur hartzera joan zen, eta bertako ura edatean orein bilakatu zen. Hortik aurrera, egun argia den bitartean orein izango da eta gauez betiko neskatila.

Maddik bazuen Jakes izeneko anaia ehiztaria, txakurrekin maiz ibiltzen zena. Amak badu alabari gertatu aztikeriaren susmoa eta etxeko guztiei esan badie ere, inork ez dio gehiegi sinetsi. Halako batean, etxeko txakurrek orein bat hilko dute, Jakes anaiak zatikatu eta familiako guztien artean jan egingo dute. Maddiren izpirituak amari emango dio gertatu denaren berri, eta amak, egia ezaguturik, sastakai batez hilko du bere burua. Hauxe da bertso hauetan kontatzen zaiguna eta Gerardo Mungiak pastoralera eraman duen trajeria lazgarria. Bertso hauek oihartzuna izan dute gure kulturan. 1977. urtean Haizea taldeak zabaldu zuen bere lehen diskoan  Ura isuririk  izenaz. Gerora Mixel Bedaxagarrek eta Benito Lertxundik ere kantatu eta zabaldu zuten beren disko eta kantaldietan.

Maddiren Trajeria’ izenaz bataiatu da Pastoral hau. Pantxika Urruti izan da, berriz ere, errejenta eta Xaretako herriek (Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin), elkarrekin prestatu eta jokatu dute, urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdiko leizean, eta urriaren 22an eta 23an Sarako plazan. Erran beharra dago lau emankizunetan agertokiak jendez mukuru izan zirela.

Oraingoan Bergaran ikusteko aukera izanen da.

Pastoral hau 16 jelkaldiz eta 9 kantorez osatua dago, 71 arizalek hartu dute parte eta horiekin batera 13 musikarik.  Ameli Harotzarene zugarramurdiarra izan da Maddi sujeta jokatu duena, Mattin de Castro biriatuarrak Jakes anaiarena jokatu du, Beronik Ondikolak amarena jokatu du eta Koxe Bergara saratarrak aitarena. Eta pastoral guztietan bezala, orotarik izan da: predikuak, jelkaldiak, borrokaldiak, dantza eta kanore ederrak, eta baita artzainak, artaldea eta taloak ere. Biziki ederra eta Pantxika Urrutik ongi zuzendua.

Informazio gehiago: Maddiren trajeria

Irakurri gehiago

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

Noiz

2023/03/25 20:00

Non

Zangoza, Carmengo Auditorioa

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Irakurri gehiago

Noiz inoiz ez da galdu?

Noiz

2023/03/25 20:15

Non

Bilbao, ZAWP

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.


Dantza garaikidea patinetan ez da ikusi ohi dugun sormen-lana. Arte esparru berrietan esploratzeko asmoarekin “roller dance” edo dantza patinetako koreografia txiki hau aurkeztu nahi dugu. Enara Gonzalezek kanta bat sortu eta zuzenean joko du. Jon Estefane eta Naroa Ruiz Monge patinetan arituko dira Natalia Mongeren zuzendaritzapean.
Koreografia honek badu istorio bat kontatzeko gogoa. Hiru gazte hauek horrela definitzen dute:

“Galduta nauenean betiko lekura noa, bakardadera. Beldur naiz besteei kontatzeko. Egia esan, ez dakit ezta nondik hasi ere ez. Neure buruan aurkitu baino besteengandik maitasuna itxaroten dut.

Dantza garaikidea (15 min)

Irakurri gehiago