Agenda
Plazara Dantzara
2023/12/02 12:30
Eibar, Untzaga plaza
Aurten larunbatez egingo da Kezka dantza taldeak bultzatutako Plazara Dantzara. San Andres egunean, azaroaren 30erako, Greba Feminista Orokorraren deialdia egin baitu mugimendu feministak.
Plazara Dantzara
- Abenduak 2, larunbata, Untzaga plaza
- Musikariak: Jainaga eta Narbaiza eta Eneritz
- Dantza taldeak: Haritz (Elgoibar) Gure-Kai (Deba) eta Kezka (Eibar).
- Laguntzaileak: Jaixak Herrixak Herrixandako eta Eibarko Udala.
Abenduak 2, San Andresetako egitaraua (Jaixak Herrixak Herrixandako):
- Baserritarrez jantzita irtetzeko deialdia
- 11:00 Gaitu: ahots grabaketa maratoia Eibarren
- Trikitilarien kalejira
- 12:00 aurrera azoka + pintxoak
- 12:30 Plazara Dantzara. Kezka Dantza Taldearen eskutik. Jainaga eta Narbaiza erromeria.
- 14:00 Trikipoteua
- 15:00 Herri bazkari autogestionatua.
- Ostean, jolasak Ikamaren eskutik!!!
- 18:30/19:00 Elektrotxaranga
Mintzaldia: Ttunttuneroen gizartea
2023/12/02 18:00
Maule, Hebentikenea
Ttunttuneroen gizartea. Xabier Itzainaren mintzaldia abenduaren 2an 18:00etan Hebentikenean Maule.
Hitzaldi hortan aipatuko dugu Ipar Euskal Herriko soinulari edo soinü egileen historio soziala. Lehenagoko lekukotasunak eta artxibo materiala erabiliz, behatuko dugu denboran zehar nola beiratu eta/edo aldatuz joan diren soinu tresnak berak, soinularien betebeharrak bai eta soinulariek gizartean zuten tokia. Hitzaldiaren oinarri den ikerketa Lapurdi eta Baxenabarren eremana izanik ere, xiberutar adibide eta ikerbide zonbeit aipatuko ditugu bide nabar.
X. Itzaina Itsasuarra soinularia da bera, bai eta CNRS-an ikerlari da Sciences Po Bordeaux-ko Emile Durkheim zentroan. “La société du tambourin” liburua atera berri du.
Erromeria
2023/12/02 18:00
Donostia, Konstituzio plaza
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.
Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jon Iraola animatzailearen laguntzaz.
Aukeran: Hurrengo geltokia
2023/12/02 19:00
Zigoitia
Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat, berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia: Miren Agur Meabe
- Jatorrizko musika: Xabier Zeberio
Magma. Concierto para dos cuerpos
2023/12/02 19:00
Bilbo, La Fundicion
Bi herrialde uztartzen dituen, Espainia eta Costa Rica, dantza garaikideko pieza da, arte eszenikoetako artista profesionalekin batera egina. Emaitza koproduzio liluragarria da, indartsua, aztoragarria, eta hainbat herrialdetako konpainien arteko trukeak sortu eta loturak indartu nahi dituena, baita sorkuntza artistikoa sustatu ere. Amaierako helburua egungo arlo sozio-politikoaz eta belaunaldiartekotasunaz hitz egingo digun pieza sortzea da, mugimenduaren ikuspegitik, MAGMA abiapuntu hartuta. Bi interpreteen gorputzen bitartez, Andrea Catania (Costa Rica) eta Roberto Torres (Espainia-Kanariak), eta Costa Rincan finkatutako Alex Cantonaren (Errumania) zuzendaritzapean, diziplina anitzeko pieza eskaintzea du xede, dantza, generoa, musika, sortzea eta hitza uztartuz. Halaber, Alfredo Díez (Espainia) eta Richy Gardez (Espainia) diseinatzaile ezagunek, Ana Sanfiel (Espainia) jantzi-diseinatzaile eskarmentudunak, Joaquín Ponce de León (Espainia) irudi-profesionalak eta Jesús Raya (Espainia) riggerrak hartu dute parte, eta talentua eta ikuspegia ematen diote obrari, haien ezagutza- eta esperientzia-arloetatik.
- Antzezleak: Andrea Catania eta Roberto Torres
- Koreografia: Andrea Catania eta Roberto Torres
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Catona
- Soinu banda originala: Alex Catona
- Argiztapenaren diseinua: Alfredo Díez-Umpiérrez eta Richy Gardez
- Jantziak: Ana Sanfiel
- Rigger: Jesús Raya
- Irudia: Joaquín Ponce de León
- Estilista: Elena Joly
- Makillajea eta ileapaindegia: Bárbara Padilla Domínguez
- Ikus-entzunezkoak: Yudeimis Acosta – Jolongo Productions
- Ekoizpena: Marliuz Borges eta Laura Ballesta
- Koprodukzioa: Nómada eta Lasafueras konpainiak
- Babeslea: Tenerifeko Kabildoa
- INAEM + Kanarietako Gobernua + ICDCren laguntzarekin
Lasala: 10 urte
2023/12/02 20:00
Basauri, Social Antzokia
LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.
Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.
AMAraun
2023/12/02 20:00
Bergara, Xeminarixoa
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran