Agenda

Aiko: Erromeria

Noiz

2023/12/16 17:00

Non

Durango, Plateruena

AIKO Taldearekin batera Miren eta Roberto Etxebarria eta Bizkaiko Gaiteroak izango dira erromerian. Parte hartzen duten taldeek, bakoitzak bere modura plaza dantzan jarriko dute eta dantza jauziak, jota eta porruak, baltseoa, larrain dantza… apatsak apurtu arte dantzan disfrutatzeko aparteko aukera izango da.

Informazio gehiagorako hemen sakatu.

Irakurri gehiago

Aukeran: Migratzaileak

Noiz

2023/12/16 19:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

Irakurri gehiago

Cielo Raso: Hamaika

Noiz

2023/12/16 19:00

Non

Berriz

“Hamaika neke, hamaika indar”

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza-ibilbidea nabarmentzen duen areto-pieza bat da Ha^mai¨ka`. Malgua da, eta desberdintasunari, generoari eta askatasunari gorazarre egiten die. Bortitza da koreografia-lana, baina begirada jantzia eskatzen du mintzaira horrek, eta zeuri esker baino ezin gertatu hori.

Fikzioaren eta errealitatearen artean dabil Hâmaïkà, ez oso modu serioan. Fikzioa eta errealitatea nahasten direlarik, magia sortzen da.

  • Koreografia, zuzendaritza eta ekoizpena: Igor Calonge
  • Dantzariak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Víctor Fernández y Marti Güell
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapena: Sergio García
  • Jantziak: Amalia Elorza
  • Iraupena: 55 min

Irakurri gehiago

Larumbe: Aire 3D

Noiz

2023/12/16 19:00

Non

Iruñea, Baluarte Auditorioa

AIRE lanaren historia, arraroa dirudien arren, igogailu batean hasi zen, hiri handi bateko eraikin bateko bi emakume bertan topatu eta blokeatuak gelditu zirenean. Kezkaren aurrean eta leku txiki-txiki horrek beharturiko bizikidetzaren aurrean, premia gisa sortzen da AIRE, bai eta elkartze elementu gisa ere. Bi emakumeek, elkarrekin, irudimenezko bidaiari helduko diote, aire bihurtuta, eta beren dinamiken edertasun, dibertsio eta ahalmen guztia esperimentatuko dute lehen eskutik, baina, aldi berean, eraiki dugun gizarteak eraginen dien degradazioaren efektu guztiak.

Konpromiso-alegia bat da gure ondasun unibertsal baten ongizatearekin, dantzari protagonisten abileziatik eta 3Dko proiekzioen magiatik kontatua. 

Irakurri gehiago