Agenda
Ertza: Moor Krad
2023/12/01 19:00
EIBAR
Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du guk guztiok gordetzen dugun itzal hori.
Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, hobe ez begiratzea; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak. Puru jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdi botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa, berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
- Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida.
- Abeslaria: Iosu Yeregui.
- Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA
Dantza Plaza
2023/12/01 19:30
Leioa, Bulebar (Udondo)
AMAraun
2023/12/01 20:00
Basauri, Social Antzokia
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
LaMov: El Lago
2023/12/01 20:00
Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa
El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.
Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
- Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
- Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
- Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
- Iraupena: 65 min.
Larrua: La casa vacía
2023/12/01 20:00
Elorrio, Arriola Antzokia
Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.
La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
- Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
- Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Begoña Martín, Maddi Ruiz de Loizaga, Ingrid Magriñá Martínez, Aritz López Gómez
- Espazio eszenikoa: Enric Planas
- Argiztapen diseinua: David Alcorta
- Jantziak: Xabier Mujika
- Ekoizpena: Aritz López, Gasteizko Udal Antzoki Sareak, Dansa Metropolitanak eta La Faktoriak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna.
Antología de la jota del Ebro. El patrimonio que nos une
2023/12/01 20:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
- Zuzendaritza musikala: Víctor Martín.
- Ahotsak: Lorena Larrea, Roberto Ciria, María Herrera, Diego Urmeneta, Blanca Fernández, Guillermo Castellano.
- Musikariak: Víctor Martín (gitarra eta lautea), Mikel Roncal (akordeoia), Pedro Barrachina (gitarra eta gitarriko), Iñigo Gurpegui (lautea eta eta biolina), Eduardo Barreiro (bandurria).
- Dantza: Grupo Folclórico Zierzo, Grupo de Danzas de Tudela, Grupo de Danzas de Logroño.