Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ertza Ertza: Moor Krad

Dokumentuaren akzioak

Ertza: Moor Krad

Noiz 2023/12/01
19:00
Non EIBAR
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ertza: Moor Krad

moor krad_ERTZA

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du guk guztiok gordetzen dugun itzal hori.

Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, hobe ez begiratzea; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak. Puru jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdi botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa, berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
  • Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida.
  • Abeslaria: Iosu Yeregui.
  • Sarrera: 10 / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

Dokumentuaren akzioak

Ertza

Ertza

ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

 

ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

 

Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.

 

Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.

 

ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:

 

Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.

 

ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:

 

Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.