Agenda
Ikastaroa eta hitzaldia: Lekorneko kontra-dantzak
2023/11/04 09:30
Kanbo
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak Lekorneko kontra-dantzen inguruko ikastaroa eta hitzaldia antolatu ditu azaroaren 4an Kanbon. Ikastaroa 9:30ean eta hitzaldia 18:00etan. 15 urtetik gorakoei zuzendua. Informazio gehiago: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com
Talde Batuak: 50 +3
2023/11/04 12:00
Abadiño
Abadiñon, 2023ko urriaren 13an. Abadiñoko Talde Batuak Dantza Taldeak 50 urte bete zituen pandemia betean, eta, horregatik, aurten, Abadiñoko Udalarekin elkarlanean, 50+3 ospakizuna egitea proposatu dute, azaroaren 3an eta 4an izango den jai-egitarauarekin.
Azaroak 3
22:00 - Korrontzi probalekuan. Tiketak mediatekan eta errotan. 3 euro. Urriaren 16tik aurrera
Azaroak 4
12:00 Dantza emanaldia. Udaletxe aurrean. Euria bada: eskoletan.
14:00 Bazkari Herrikoia. Probalekuan. Tiketak tabernetan salgai. 15 euro.
- Oilasko edo barazki paella
- Oilaskoa saltsan
- Pantxineta
17:00 umeentzako jolasak. Ferialekuan. Euria bada: frontoian
18:00 Taberna ibiltaria. Probalekutik hasita
Larrua: La casa vacía
2023/11/04 12:30
Agurain, Harresi Aretoa
Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.
La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.
- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
- Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
- Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Begoña Martín, Maddi Ruiz de Loizaga, Ingrid Magriñá Martínez, Aritz López Gómez
- Espazio eszenikoa: Enric Planas
- Argiztapen diseinua: David Alcorta
- Jantziak: Xabier Mujika
- Ekoizpena: Aritz López, Gasteizko Udal Antzoki Sareak, Dansa Metropolitanak eta La Faktoriak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna.
Oldarraldiaren kontrako soka-dantza
2023/11/04 17:00
Bilbo
Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera deituak gara bertan manifestatuko garen guztiak.
Hemen tutoriala.
Busturialdeko Nagusien Dantzari Eguna
2023/11/04 19:00
Muxikako frontoia
Larunbat honetan, azaroaren 4an, beste urte batez Busturialdeko Dantzarien Eguna ospatuko da. Eskualdeko taldeak elkartu eta elkarrekin dantzan ospatzen duten egun berezia da, urtero herri desberdin batean ospatzen dena. Aurton Ibarruriko (Muxika) Baso-txoritxu dantza taldeari egokitu zaio Muxika hartzea inguruko herrietako taldeetako dantzariak.
Bertan aipatutako Ibarruriko Basotxoritxu, Bermeoko Alkartasuna, Busturiako Irrintzi Alai, Foruako Urdaibai, Gernikako Elai Alai, Bakioko Itxas Alde eta Gautegiz-Arteagako Artie Dantza Taldea elkartuko dira.
- 18:30 Taldeen elkartzea Muxikako frontoian
- 19:00 Ekitaldia
- 21:30 Afaria
- 23:00 Erromeria