Agenda
Erakusketa: La danza de los diablos
2023/11/03 15:05
Hendaian, Mendi Zolan
Patxi Beltzaizen "La danza de los diablos" argazki erakusketa azaroaren 3tik 25era Hendaian (Mendi Zolan). Asteazkenetik larunbatera: 10:00-13:00 - 15:00-19:00
Mexikon, Guerreron. Urtero, la danza de los diablos egiten dute Cuajinicuilapa izeneko herrixkan «hilen besta» ospatzeko. Besta hutsaz harago, mendetako tradizioa da hori, non beltz-tratularitzaren iragana berriz sartzen den ezkutatu nahi dutenen gogoetan: Mexikoko alde horretako biztanle gehienak afrikar jatorrikoak dira, esklabuen ondorengoak. Arbasoen ondarea aldarrikatzen duen dantza da, atzoko esklabuei afromexikarrak direla goraki errateko aukera ematen diena.
Jardunaldiak: Nafarroako ondare materialgabea, Gaiaren Egoera
2023/11/03 17:00
Iruñea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako ondare materialgabearen katedraren VIII. jardunaldi zientifikoa eta Ortzadar elkartearen XXXVII. folklore jardunaldiak.
Jardunaldiak: Gaiaren Egoera
- 17:00 Garapen iraunkorra, tokiko komunitateak eta Kultur Ondare Immateriala (KOI). Carlos Giménez Romero doktorea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua.
- 18:00 KOIa Nafarroan: gaiaren egoera. Mikel Ozkoidi eta Susana Irigarai. Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoko burua eta Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Nafarroako Gobernua.
- 18:40 Kafea
- 19:00 Memoria tradizionalen bilduma (Labrit Multimedia, Euskokultur fundazioa, EKE-ICB): gaiaren egoera. Beatriz Gallego. Labrit Multimedia
- 19:20 Dantzatlas: gaiaren egoera. Karlos Irujo. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea.
- 19:40 Jota dokumentatzeko lanak: gaiaren egoera. Mª Ángeles González eta Tlaly Jausoro. Nafarroako Eskilazainen Elkartea. Navarjota.
- 19:55 Kanpaien eskuzko ukitua dokumentatzeko lanak: gaiaren egoera. Joaquin Corcuera. Nafarroako Eskilazainen Elkartea.
- 20:15 Nafarroako ondare immaterialaren katedra: auziaren egoera. Alfredo Asiain. Katedraren zuzendaria. NUP. Jardunaldi zientifikoaren amaiera.
Nafarroako ondare materialgabearen katedraren VIII. jardunaldi zientifikoa eta Ortzadar elkartearen XXXVII. folklore jardunaldiak
- Noiz: 2023ko azaroaren 3an, 17:00etan
- Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nicolás García de los Salmones aretoan, Los Olivos eraikina (ETSIAB)
- Sarrera: Librea, edukiera bete arte.
Ostiralak dantzan
2023/11/03 17:00
Donostia, Ernest Lluch K.E.
Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55eko agendatan jakinaraziko dira hurrengo data eta tokiak.
Helburua dantzatzea, abestea, barre egitea eta gozatzea da.
Led Silhouette: Zakurrak
2023/11/03 20:00
Elorri, Arriola Antzokia
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Berriketan: Arima
2023/11/03 20:00
Tolosa, Txotxongilo Zentroa
- Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
- Gitarra: Miguel Linares
- Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
- Perkusioa: Adrian Larrañaga
- Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»