Agenda

Les Cícliques: Tabula

Noiz

2023/11/23 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Zero en Conducta konpainiakoa Julieta Gascón Roque-k zuzendutako dantza eta txotxongilo antzerki fisikoa.

Tabula rasa «orrialde zuria» kontzeptu filosofikoaren arabera, gizakiok gogo hutsarekin jaiotzen gara, ezagutza eta balibide guztiak ikasketaren fruitu direla, alegia. Istripu batean ostean, memoria berreskuratzeko edota benekotasuna aurkitzeko, gure protagonistak kontzeptu honen jatorria kolokan jarriko du. Bilaketa prozesuan, hitzak berak baino garrantzitsuagoa dela zein orrialdetan idazten ditugun.
Keinu, txotxongilo eta mugimendua anterkia biltzen dituen ikuskizuna dugu, norebere amodio propioa aldarrikatzen duena, generoaren ikuspuntutik.

Irakurri gehiago

Muriel Romero eta Pablo Palacio: Oecumene

Noiz

2023/11/23 19:00

Non

Bilbo, Azkuna Zentroa

* Dantzaldia 2023ren barruan.

Oecumene lanak dantza, musika elektroakustikoa eta argi interaktiboa konbinatzen ditu. Gizakiak munduan duen tokiari buruz hausnartzen du, teknologiaren bidez hedatutako zentzumenekin, jatorri geografikoaren eta jatorrizko nortasun kulturalaren mugetatik harago.

Oecumene terminoa kosmopolisaren ideal alexandrarretik dator: ideal hura emakume eta gizon libreen jabetza komun gisa sortutako mundua zen, gizaki haien jatorri geografikoa eta nortasun kulturala edozein izanda ere. Emakume dantzari baterako pieza honen kontzeptuak hiru dimentsioko murgiltze-soinua dauka. Argiz eta hizkuntza nahiz leku askotatik datozen fonemez osatutako unibertso batean jarduten du dantzariak, elementu horiekin elkarrekin jardunez.
Etengabe aldatzen ari den soinu-tapiz unibertsal horrekin erlazionatzen den dantzaren adierazpen-balioen garapenak bizi garen munduaren sinkretismo transkulturala islatzen duen organismo gisa funtzionatzen du.
Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguratzen gaituen munduko soinu- eta argi-erreflexu horrekin.

Oecumene-k munduaren esperimentazio sentsoriala gorputzaren bidez egitea proposatzen du. Mundu hori irisgarri bihurtzen da teknologia interaktiboari esker eta gure zentzumen areagotuen bidez.

  • Sorkuntza eta ideia: Pablo Palacio eta Muriel Romero
  • Koreografia: Muriel Romero
  • Musika: Pablo Palacio
  • Interpretazioa: Muriel Romero
  • Software eta teknologia interaktiboa: Pablo Palacio eta Daniel Bisig
  • Argiztapena: Maxi Gilbert
  • Ekoizpena: Stocos Institutua

Irakurri gehiago

Dantzaz: Hondo

Noiz

2023/11/23 19:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

Dantzazek Paolo Mohovich koreografo italiarrarekin kolaboratzen du "HONDO" lanaren sorkuntzan. Lankidetza hori Dantzaz eta Palcoscenico Danza Torino taldeen arteko aliantzatik sortu zen, eta Errenteriako Dantzagunearen estudioetan gauzatu zen. Paolo Mohovich EKOIZ sorkuntza koreografikoko egoitzen programara gonbidatutako seigarren nazioarteko koreografoa da 2023an.

Mohovichek aurretik ere kolaboratu izan du Dantzazekin aurreko urteetan hiru obra sortzeko. "HONDO" lanak amildegia, misterioa, eboluzioa eta denboragabetasuna bezalako kontzeptuetan zentratzen da, itsasoaren neurrigabetasuna inspirazio iturri bezala aztertuz. Paolo Mohovichek emozioak eta misterioa transmititu nahi ditu "HONDO" n egindako miaketa artistiko honen bidez.

Iraupena: 45 min

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza artistikoa eta aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
  • Interpetazioa: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa, Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen
  • Musika: Johan Johansson
  • Jantzien eta eszenografiaren ideia: Paolo Mohovich
  • Jantzien ekoizpena: Saioa Matxain
  • Argiztapen-diseinua: Paolo Mohovich, Aitor Malvido
  • Zuzendaritza teknikoa: Eragin Stac
  • Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
  • Argazkiak: Txikota, Blanca Razquin
  • Komunikazioa eta sare sozialak: Rafke Van Houplines
  • Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
  • Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
  • Banaketa: Dantzaz
  • Koekoizlea: Palcoscenico Danza Torino

Irakurri gehiago