Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Muriel Romero eta Pablo Palacio: Oecumene

Dokumentuaren akzioak

Muriel Romero eta Pablo Palacio: Oecumene

Noiz 2023/11/23
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

* Dantzaldia 2023ren barruan.

Oecumene lanak dantza, musika elektroakustikoa eta argi interaktiboa konbinatzen ditu. Gizakiak munduan duen tokiari buruz hausnartzen du, teknologiaren bidez hedatutako zentzumenekin, jatorri geografikoaren eta jatorrizko nortasun kulturalaren mugetatik harago.

Oecumene terminoa kosmopolisaren ideal alexandrarretik dator: ideal hura emakume eta gizon libreen jabetza komun gisa sortutako mundua zen, gizaki haien jatorri geografikoa eta nortasun kulturala edozein izanda ere. Emakume dantzari baterako pieza honen kontzeptuak hiru dimentsioko murgiltze-soinua dauka. Argiz eta hizkuntza nahiz leku askotatik datozen fonemez osatutako unibertso batean jarduten du dantzariak, elementu horiekin elkarrekin jardunez.
Etengabe aldatzen ari den soinu-tapiz unibertsal horrekin erlazionatzen den dantzaren adierazpen-balioen garapenak bizi garen munduaren sinkretismo transkulturala islatzen duen organismo gisa funtzionatzen du.
Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguratzen gaituen munduko soinu- eta argi-erreflexu horrekin.

Oecumene-k munduaren esperimentazio sentsoriala gorputzaren bidez egitea proposatzen du. Mundu hori irisgarri bihurtzen da teknologia interaktiboari esker eta gure zentzumen areagotuen bidez.

  • Sorkuntza eta ideia: Pablo Palacio eta Muriel Romero
  • Koreografia: Muriel Romero
  • Musika: Pablo Palacio
  • Interpretazioa: Muriel Romero
  • Software eta teknologia interaktiboa: Pablo Palacio eta Daniel Bisig
  • Argiztapena: Maxi Gilbert
  • Ekoizpena: Stocos Institutua

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031