Agenda
AMAraun
2023/01/26 19:00
Durango, San Agustin Kultur Gunean
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Kukai: Nire txokotik
2023/01/26 19:30
Iruñea, Iturramako Civivox-a
Jon Maya dantzariak, Arkaitz Miner biolin jotzaileak lagundurik, bere alderdirik intimoena erakutsiko digu, bere jatorrian eta bilaketa-lanean ibilbidea eginez. Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvanen koreografiak interpretatzen ditu. Dantza tradizionaletik dantza garaikiderantz doan bidaia da, beti bi lengoaien artean dagoen harremana sentituz. Koreografiak beren sorkuntzari buruzko azalpen eta pasadizoekin tartekatzen dira.
- Dantzaria: Jon Maya.
- Zuzeneko musika: Arkaitz Miner.
- Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galvan, Jon Maya, Sharon Fridman.
- Koordinazioa eta ekoizpena: Doltza Oar-Arteta.
- Argi-diseinua: David Bernués.