Agenda

Led silhouette: LYS

Noiz

2023/01/20 00:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.

Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. 

Fitxa

  • Zuzendaritza: Jon López + Martxel Rodriguez
  • Interpreteak: Laura Lliteras, Katalin Arana, Marina Fullana
  • Musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Andoni Mendizabal
  • Iraupena: 50min
  • Argazki eta bideoa: Irantzu Pastor, Andoni Mendizabal
  • Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
  • Ekoizpena: Nagore Martinez

Irakurri gehiago

Biodantza - Ate idekiak

Noiz

2023/01/20 09:30

Non

Baiona (Talia danse - Benjamin Gomez etorbidea, 22)

Biodantza pertsona bere buruarekin, besteekin eta guziarekin integratzen laguntzen duen sistema da. Berezko osasuna berreskuratu eta bizitza osotasunean bizi eta gozatzen ikasteko.

Etorri saio bat probatzera, hori baita modua zertan datzan deskubritzeko, norberak probatzea. 

Irakurri gehiago

Alkate-dantza

Noiz

2023/01/20 19:00

Non

Lakuntza

Urtarrilaren 20an, San Saastianak ospatzen dituzte Lakuntzan eta data horrekin ospatzen da alkate-dantza. Urtean bitan egiten dute herriko gazteek lehenik San Sebastian egunean eta bigarrengoz, Korpus egunean. 70.hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. 

Lakuntza: Alkate-dantza 2011 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Ballet du Grand Théâtre de Genève

Noiz

2023/01/20 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

1962an osatu zuen Grand Théâtre de Genèvek ballet-konpainia iraunkorra, eta taldeak mundu mailako ospea lortu du. 21 dantzari ditu, eta bi koreografia-lan berri estreinatzen ditu denboraldi bakoitzean. Sidi Larbi Cherkaoui koreografo ospetsuak heldu dio konpainiaren dantza-zuzendariaren lanari, eta haren kalitate-zigilua nabaria da Arriaga antzokian eskainiko duten programa bikoitzean. Piezetako baten Estatu mailako estreinaldia izango da.

Faun memoria kolektiboan gordeta dugu, gure kultura-kontzientziaren «Ballet errusiarrak» atalean. Claude Debussyren Prélude à l’après-midi d’un faune musika-lanean oinarritutako Vaslav Nijinskyren koreografia mitikoaren sorkuntza originala gogorarazten du. Mende bat igarota, Sidi Larbi Cherkaouik bere Faunoa sortu zuen, Londreseko Sadler’s Wells-ek eskatuta. Nijinskyren dantzariek oso bidimentsionalak izaten jarraitzen dute, kutxa greziarretako figuren antzekoak, baina Cherkaouiren bertsioan mitologiarekin eta animaliekin lotutako alderdiek askoz indar handiagoa dute, eta mugimendu-hizkuntzak hiru dimentsio hartzen ditu. Genevako Balletak interpretatzen du orain pieza xarmagarria.

Cherkaouiren Ukiyo-e pieza berriari dagokionez, Arriagan egingo da lanaren Estatu mailako estreinaldia. Etengabeko krisialdian den munduan elkarrekin nola biziraun dezakegun galdetzen du. «Ur-gaineko munduko irudiak» esan nahi duen japonierako terminoa izan zuen inspirazio-iturri koreografoak. Azkenean hautsiko ez diren edo mugak izango ez dituzten gorputzetan pentsatzea proposatzen du Sidi Larbi Cherkaouik. Gorputzak pertsona handitzeko tresna gisa goraipatzen ditu, puskatutako portzelana urre hutsezko junturen bidez konpontzeko kintsugi teknika japoniarra gogora ekarrita. Alexander Dodgeren dekoratuak ezinezkoa den eskailera-sarea erakusten du, eta dantzariak horietan zehar galduko dira. Labirinto-itxurako egitura mugikor horiek igoera zein gainbehera irudikatzen dituzte, eta maila-segida horretan gorputzek bat egin, solastu eta elkar kutsatuko dute. Emanaldian zehar, Szymon Brzóskaren hari- eta piano-hirukoterako konposizio berriak eta Alexandre Dai Castaingen erritmo-, perkusio- eta elektronika-lanak entzungo ditugu agertokian. Ukiyo-e piezan elkartuta, mundu horiek durundi egiten dute balletaren erreparazio-bilaketarekin eta transzendentziarekin.

 

Irakurri gehiago