Agenda

Clarissa Costagliola & Stefano Mattiello: Entre el vínculo y la ruptura

Noiz

2022/06/09 19:00

Non

Pasaia, Biteri plaza

 

 * Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Bi gorputzen artean sortzen den lotura ikertzea. Haien artean dagoen distantziaren arabera, maila fisikoan edo mentalean, lotura hori aldatu egiten da, eta horrela,»ezegonkorra» deitua den oreka lortzen da.

  • Sortzaile eta dantzariak: Stefano Mattiello y Clarissa Costagliola
  • Laguntza eszenikoa: Carmen Larraz, Judith Sanchez, Marcia Vázquez Ramírez
  • Musika: Reverie for fragile plants – Tomaga?Survival – Nicolas Jaar (modificado por nosotros) Stray Voltage – Bob Reynolds
  • Argazkiak: Paula Ramis Muños

Irakurri gehiago

La montaña enmascarada

Noiz

2022/06/09 19:30

Non

Iruñea, Nafarroako Filmoteka

Domingo Morenoren Mendi maskaratua edo La montaña enmascarada dokumentalak Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen ditu. Euskal Herriari dagokionez, Zuberoako maskaradak eta Altsasuko, Zubietatako eta Lantzeko inauteriak ageri dira. Trailerrean 1965ko Lantzeko inauterietan Enrique Ros Piñeronek grabatutako irudiak ikus ditzakegu.

90 minutuko dokumentalak, lekukotasunean oinarritutako bidaia antropologikoa egiten du. Besteak beste, inauterietan adituak diren Josefina Roma, Thierry Truffaut, Juan Antonio Urbeltz eta Roberto Boschi eginiko elkarrizketak jaso dira, eta baita inauterietako protagonistenak ere bai, Mixel Etxekopar eta Batitte Berrogain zuberotarrak tarteko. Inauteriak lurraldeen arteko lotura moduan planteatzen dira. Neguko hainbat festetako pertsonaiak, sinboloak, estetika, musika eta dantzak konparatzeko aukera ematen du; protagonistetako bakoitza bere hizkuntzan ari da: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: La montaña enmascarada
  • Iraupena: 102'
  • Generoa: Dokumentala
  • Zuzendaria: Domingo Moreno
  • Gidoia: Domingo Moreno, Luisa Latorre 
  • Argazkia eta soinua: Sebastián Vanneuville, Domingo Moreno 
  • Montajea eta soinuaren diseinua: Luisa Latorre
  • Narratzailea: Jesus Brotons 
  • Soinu estudioa: Estudios Roma 
  • Diseinu grafikoa: Luisa Latorre 
  • Ekoizpen zuzendaria: Domingo Moreno

Irakurri gehiago

Borja Bordonabe: Solo

Noiz

2022/06/09 19:30

Non

Pasaia, Biteri plaza

* Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Edozein ezkuta daiteke. Arazoei aurre egin eta konponbidea bilatzeak egiten zaitu indartsu.

Solo indarra hartu eta aurrera egiteko, ezkutatzeari uzteko eta zaren bezala agertzeko ibilbidea islatzen du.

  • Koreografia: Borja Bordonabe
  • Zuzendaritza: Borja Bordonabe.
  • Dantzaria: Borja Bordonabe
  • Jantziak Browniebrowwn

Irakurri gehiago

Cía. Analógica: Lo que pasa mientras

Noiz

2022/06/09 19:30

Non

Pasaia, Biteri plaza

*Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.

Erortzen uztea ez da erraza. Ibiltzen irakasten digun gizarte batean bizi gara, baina ez digute erortzen irakasten. Izan ere, "Erortzea porrota da". Guretzat erortzea ez da porrota, esperientzia bat baizik.

Irakurri gehiago

Nerea Martínez: Bilaka

Noiz

2022/06/09 20:00

Non

Eibar, Coliseo Antzokia

Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. Senak eskatzen dit elkarrizketa koreografiko bat garatzea Euskal Kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez.

Musika-konposizioan txalaparta aukeratzen dut, uste baita garai batean jendeari deitzeko erabiltzen zen tresna bat dela, bere erritmo tradizionalen bidez bilakaera izan duen tresna, eta erabilera eta material berriak eskuratu dituena tinbre eta melodia berriak sortzeko.

Dantza leku pertsonal batetik adierazteko baliagarria den gune bihurtuko da eszena, erro sakon-sakonetatik (jatorria eta hasiera) sortzen dena, behar duten guztia xurgatzen duten erro sakonetatik, erro horiek beren inguruan edo beste erro batzuen (garapena) inguruan biraka biltzen diren bitartean, aberastuz eta gune berri bat gauzatuz, nire gunea.

Irakurri gehiago