Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda La montaña enmascarada

Dokumentuaren akzioak

La montaña enmascarada

Noiz 2022/06/09
19:30
Non Iruñea, Nafarroako Filmoteka
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Domingo Morenoren Mendi maskaratua edo La montaña enmascarada dokumentalak Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen ditu. Euskal Herriari dagokionez, Zuberoako maskaradak eta Altsasuko, Zubietatako eta Lantzeko inauteriak ageri dira. Trailerrean 1965ko Lantzeko inauterietan Enrique Ros Piñeronek grabatutako irudiak ikus ditzakegu.

90 minutuko dokumentalak, lekukotasunean oinarritutako bidaia antropologikoa egiten du. Besteak beste, inauterietan adituak diren Josefina Roma, Thierry Truffaut, Juan Antonio Urbeltz eta Roberto Boschi eginiko elkarrizketak jaso dira, eta baita inauterietako protagonistenak ere bai, Mixel Etxekopar eta Batitte Berrogain zuberotarrak tarteko. Inauteriak lurraldeen arteko lotura moduan planteatzen dira. Neguko hainbat festetako pertsonaiak, sinboloak, estetika, musika eta dantzak konparatzeko aukera ematen du; protagonistetako bakoitza bere hizkuntzan ari da: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: La montaña enmascarada
  • Iraupena: 102'
  • Generoa: Dokumentala
  • Zuzendaria: Domingo Moreno
  • Gidoia: Domingo Moreno, Luisa Latorre 
  • Argazkia eta soinua: Sebastián Vanneuville, Domingo Moreno 
  • Montajea eta soinuaren diseinua: Luisa Latorre
  • Narratzailea: Jesus Brotons 
  • Soinu estudioa: Estudios Roma 
  • Diseinu grafikoa: Luisa Latorre 
  • Ekoizpen zuzendaria: Domingo Moreno

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930