Agenda

LaRutan: Out Of The Blue

Noiz

2022/06/03 19:00

Non

Aretxabaleta, plaza

Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres eta Denis Martinez
  • Antzezleak: Denis Martinez eta Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkiak eta bideoa: Etanowski

 

 

* 7x7 Kultura kalean jaialdiaren barruan

Irakurri gehiago

Santutxu Kolorea

Noiz

2022/06/03 19:00

Non

Bilbi, Santutxu

“Santutxu Kolorea”, Bilboko Udalak antolatuta, Santutxuko Karmelo plazara itzuliko da bosgarren urtez, datorren astean beste edizio bat egiteko, ekainaren 3tik 5era.

Programa honen helburu nagusia euskal folklore tradizionala bultzatzea eta publikoari ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera ematea da, eta horretarako, aurten ere Gaztedi Dantza Taldea-n, 70+1 urteurrena ospatzen duen auzoko kultur elkartean, laguntzen da programa hau antolatzeko.

Erraldoien konpartsak, dantzariak, kalejirak, gaiteroak eta dantza garaikideko proposamenak bilduko dira Santutxun, bertaratzen diren guztiek euskal kulturaren inguruko hitzorduez gozatzeko aukera izan dezaten.

Santutxu Kolorea 2022

Ekainak 3, ostirala

  • 19:00 Aukeran Dantza Taldea (Donostia) "Hurrengo Geltokia..."
  • 20:00 Musika kalejira con Bildhotsak (Amurrio)

Ekainak 4, larunbata

  • 10:00 Gaztediko Txistularien Kalejira Santutxuko kaleetan barrena
  • 13:00 Dantza garaikidea Proyecto Larrua (Gasteiz) + Eva Guerrero Kopainia (Bilbo)
  • 19:00 Duguna – Iruñeko Dantzariak (Iruñea) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbao)

Ekainak 5, igandea

  • 10:00 Gaztediko Gaiteroen Kalejira Santutxuko kaleetan barrena
  • 12:00 Erraldoien kalejira. Kietb Erraldoiak (Bermeo), Arai Erraldoien Konpartsa (Gasteiz), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbao)
  • 14:00 Erraldoien azken dantza

Irakurri gehiago

Dokumentala: Azken dantza maisua

Noiz

2022/06/03 19:00

Non

Beasain, Usurbe antzokia

Azken dantza maisua dokumentalaren estreinaldia; Aurtzakak eta Biro Produzioak Beasaiango Udalaren laguntzarekin ekoiztutako Pasatxo zenaren eta Beasaingo Loinatz jaietako dantza ohituren inguruko dokumental.

 

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Igandea

Astelehena

Asteartea

Ostirala

Irakurri gehiago

It Dansa: The Prom + Wad Ras + Lo que no se ve + Kaaash

Noiz

2022/06/03 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

Bartzelonako Institut del Teatre-ko graduondoko ikasketei lotutako dantza-konpainia gazte bat da IT Dansa. Talentu handiko nazioarteko 18 dantzari gaztek osatzen dute; entzunaldietan hautatu, eta bi urteko beka ematen zaie, teknika hobetzeko eta profesionalki prestatzeko. Bi urte horietan, irakasle eta koreografo ospetsuekin lan egiten dute. Antzoki- eta jaialdi-sare zabal batean ere eskaintzen dituzte emanaldiak. Bultzada ikaragarria jasotzen dute prestakuntza horri esker: dantzari gazte horien bostetik lau berehalakoan sartzen dira konpainia profesionalen batean, IT Dansatik ateratzean.

Nederland Dans Theater-en dantzari aritu ondoren, eta gero Nacho Duatorekin —haren musa izan baitzen hainbat urtez, konpainia zuzentzen hasi zen Catherine Allard, 1997an, sortu orduko. Nortasuna garatzen laguntzen die dantzariei, mugimendua menperatzen eta espazioan beren gorputzaren kontzientzia hartzen.

Egitaraua

THE PROM

  • Koreografia: Lorena Nogal
  • MúsiKa: Petern Skellern, Hans-Peter Lindstrøm, Perfume Genius
  • Konposaketa: Manuel Rodríguez

WAD RAS

  • Koreografia: Montse Sánchez, Ramón Baeza
  • Musika: Antonio Martinez Ñoño
  • Perkusioa: Nan Mercader

Atsedena

LO QUE NO SE VE

  • Koreografia: Gustavo Ramírez Sansano
  • Musika: Franz Schubert

KAAASH

  • Koreografia: Akram Khan
  • Musika: Nitin Sawhney
  • Dantza abonamendua
  • 21/15 euro
  • Deskontuak: ohikoak

Irakurri gehiago

Akram Khan Company: Jungle book reimagined

Noiz

2022/06/03 19:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Akram Khan nazioarteko koreografo handi eta ezagunak Oihaneko liburua (Jungle Book) berrimajinatu du, eta obra guztiz berria eraiki du Rudyard Kiplingen jatorrizko istorioan oinarrituta, partitura original batekin gainera. Istorio maitagarriaren berrinterpretazioa beste ikuspegi batetik abiatzen da, gure mundua heredatuko duten eta etorkizuneko narratzaile bihurtuko diren gaurko haurren begiradatik.

Oihaneko liburuaren sustraietan, gizateriak naturari egiten dion kalte sakona dago. Akramek eta bere taldeak Mowgliren bidaia berrimajinatu dute, klima-aldaketaren inpaktuak suntsitutako mundu batean harrapatuta dagoen errefuxiatu baten begiradaren bitartez. Haur horrek lagunduko digu guk, mundu modernoak, isilarazi nahi ditugun mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten. Jungle Book Reimagined (Oihaneko liburua berrimajinatzen) hamar dantzarik interpretatzen dute, proiekzio ederretan eta musika oroitarazlean oinarritzen den eszenografia oso bisual batekin, agertokia gaurko mitoetan murgiltzen den mundu magiko bihurtzeko.

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2022/06/03 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2022

  • Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
  • Ekaina: 3 eta 17
  • Iraila: 9 eta 16

Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua

Irakurri gehiago