Dokumentuaren akzioak
It Dansa: The Prom + Wad Ras + Lo que no se ve + Kaaash
Bartzelonako Institut del Teatre-ko graduondoko ikasketei lotutako dantza-konpainia gazte bat da IT Dansa. Talentu handiko nazioarteko 18 dantzari gaztek osatzen dute; entzunaldietan hautatu, eta bi urteko beka ematen zaie, teknika hobetzeko eta profesionalki prestatzeko. Bi urte horietan, irakasle eta koreografo ospetsuekin lan egiten dute. Antzoki- eta jaialdi-sare zabal batean ere eskaintzen dituzte emanaldiak. Bultzada ikaragarria jasotzen dute prestakuntza horri esker: dantzari gazte horien bostetik lau berehalakoan sartzen dira konpainia profesionalen batean, IT Dansatik ateratzean.
Nederland Dans Theater-en dantzari aritu ondoren, eta gero Nacho Duatorekin —haren musa izan baitzen hainbat urtez, konpainia zuzentzen hasi zen Catherine Allard, 1997an, sortu orduko. Nortasuna garatzen laguntzen die dantzariei, mugimendua menperatzen eta espazioan beren gorputzaren kontzientzia hartzen.
Egitaraua
THE PROM
- Koreografia: Lorena Nogal
- MúsiKa: Petern Skellern, Hans-Peter Lindstrøm, Perfume Genius
- Konposaketa: Manuel Rodríguez
WAD RAS
- Koreografia: Montse Sánchez, Ramón Baeza
- Musika: Antonio Martinez Ñoño
- Perkusioa: Nan Mercader
Atsedena
LO QUE NO SE VE
- Koreografia: Gustavo Ramírez Sansano
- Musika: Franz Schubert
KAAASH
- Koreografia: Akram Khan
- Musika: Nitin Sawhney
- Dantza abonamendua
- 21/15 euro
- Deskontuak: ohikoak
Dokumentuaren akzioak


