Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2022/06/19 09:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 17 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 18 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta.
  • 19:00 Santa Anatik hasita, herrian zehar: Zubillagako Sebastian, Xabien Mendizabalek eraiki duen erralsoiaren aurkezpena. Herriko txorimalo eta erraldoiekin batera ibiliko da, Iruñeko Ezpelur dultzaineroen laguntzarekin. Oñatz dantza taldeak eta Tuterako Eguzki Konpartsak antolatuta.

Ekainak 19 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Kimua: Generoa

Noiz

2022/06/19 18:00

Non

Gabiria, Kultur Etxea

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Irakurri gehiago

Martin Zalakain

Noiz

2022/06/19 20:30

Non

Hondarribia, Jostaldi pilotalekua

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama  eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.

2022/06/19 Hondarribia, Jostaldi (sarrerak)

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
  • Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
  • Aktorea: Josu Camara
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga). 

 

Martin Zalakain 2022ko emanaldiak

Irakurri gehiago

Harrobi: Geure(r)a

Noiz

2022/06/19 22:30

Non

Getxo, Muxikebarriko fatxada

* KaleFest 2022 egitarauaren barruan. 
Geure(r)a dantza bertikaleko ikuskizuna da, naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Etxepitiaren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute bi dantzarik egindako koreografia esekia.

Irakurri gehiago