Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2022/06/18 09:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 17 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 18 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta.
  • 19:00 Santa Anatik hasita, herrian zehar: Zubillagako Sebastian, Xabien Mendizabalek eraiki duen erralsoiaren aurkezpena. Herriko txorimalo eta erraldoiekin batera ibiliko da, Iruñeko Ezpelur dultzaineroen laguntzarekin. Oñatz dantza taldeak eta Tuterako Eguzki Konpartsak antolatuta.

Ekainak 19 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Korpus-dantzak

Noiz

2022/06/18 09:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 9 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 10 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 11 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Duguna: Trokeo-dantzak

Noiz

2022/06/18 12:00

Non

Iruñea, Burguen plaza

Datorren larunbatean, ekainak 18, 12:00etan, Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak, eta bere dantzari txiki taldeak, dantzarako agertokia partekatuko dute Iruñeko Burgoen plazan.Trokeo-dantzak emango dituzte. 

Irakurri gehiago

Kimua: Generoa

Noiz

2022/06/18 18:30

Non

Markina-Xemein, Frontoi aurrean

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Irakurri gehiago

Matxalen Bilbao: Serenity Suite

Noiz

2022/06/18 19:30

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Musika: Itziar Madariaga.
  • Espazio eszenikoa: David Alcorta.
  • Argi Disenua: David Alcorta.
  • Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • Argazkiak: Itxaso Beistegui.
  • Bideoa: Jon Solana.
  • Off ahotsa: Matxalen Bilbao.

Irakurri gehiago

L´Explose: La mirada del avestruz

Noiz

2022/06/18 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Obra honek indarkeriak Kolonbian utzi dituen aztarnak ditu abiapuntu, eta nola bizilekuz aldatu beharra izan den gatazka armatuaren ondorio nabarienetako bat. Indarkeria-irudiak saihestezinak dira, baina oso urrun daude edozein salaketa literal edo partidistatatik. Kontua zera da, ikustea nola erasotzen zaien gorputzei, nola egiten zaien mehatxu, barne-munduan babesten direla dirudienean, eta ez diotela begiratzen errealitate asaldagarriari. Ostrukak egiten duen bezalaxe, burua lurpean ezkutatzen duenean.

Pertsonaia eta gorputz asaldatu eta sustraigabetuok harremanetan jartzen diren espazioa paisaia mortua eta gordina da, lur beltza. Lur erraustua, hilerri bat bezala hedatzen dena eta gorputzei bertan sartzeko gonbita egiten diena, etorkizunerako haziak balira bezala. Pertsonaiek hitz egin nahi dute, hitzen bila dabiltza errealitatea adierazteko, baina isilarazi egiten dituzte. Hitza ezpainetan hiltzen da. Hitzaren aurreko Kaosaren munduan, non hotsak kexuarekin eta amorruaren zarata sorrarekin nahasten baitira. Bakardadearen aurrean, nahiz eta eurak bezalako beste izaki batzuekin egon, pertsonaia hauek irtenbide edo arrazoi baten bila dabiltza, ihes edo garrasi egiten saiatzen dira, baina inork ez du aditzen haien ahotsa. Beste guztia isiltasuna da.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Tino Fernández
  • Dramaturgia: Juliana Reyes
  • Dantzariak: Marvel Benavides / Aleksandra Rudnicka, Angela Bello, Luisa Hoyos, Leyla Castillo, Sara Fonseca, Angel Avila, Yovanny Martínez, René Arriaga, Wilman Romero, Gadiel López.
  • Argiak: Humberto Hernández
  • Jantziak: Eunice García (Canesú)
  • Argazkiak: Zoad Humar, Carlos Mario Lema
  • Irudiak: Iván Onatra.
  • Eszenografia: Victor Sánchez.

Irakurri gehiago

Kresala: Amoria & Dolore

Noiz

2022/06/18 20:00

Non

Plentzia, herriko plaza

«Amoria & Dolore» dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan
zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz.

30 dantzariek herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet honetan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerkiaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio
  • Letrak: Bernart Etxepare, Joxe Anton Artze, Eduardo Galeano
  • Antolatzailea: Plentziako Udala, Elkano Itsas Herria, Elkano Fundazioa, Albaola, Euskal Itsas Museoa

Irakurri gehiago