Agenda
Korpus-dantzak
2022/06/17 09:00
Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.
Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:
Ekainak 17 ostirala
- 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
- 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta
Ekainak 18 larunbata
- 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta.
- 19:00 Santa Anatik hasita, herrian zehar: Zubillagako Sebastian, Xabien Mendizabalek eraiki duen erralsoiaren aurkezpena. Herriko txorimalo eta erraldoiekin batera ibiliko da, Iruñeko Ezpelur dultzaineroen laguntzarekin. Oñatz dantza taldeak eta Tuterako Eguzki Konpartsak antolatuta.
Ekainak 19 igandea
- 9:00 Txistularien goiz-eresia.
- 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
- 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
- 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
- 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.
Amaraun
2022/06/17 19:00
Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, plaza
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
- Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
- Jantzien arduraduna: Ramón García
- Irudia: Iurre Aranburu
- Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
- Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
- Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
- Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
- Iraupena: 50 minutu
Doos Colectivo: Gorp(huts)
2022/06/17 19:00
Hernani, Chilida Leku
Udako solstizioa bere funtsera itzuli da Doos Colectivo konpainiaren ikuskizun ibiltari honekin. Eva Guerrero koreografoak Gorp(huts) pieza aurkezten du, Chillidaren eskulturekin elkarrizketan. Pieza hori museoaren kanpoko espazio osoan zabaltzen da. Gorp(huts) dantzaren, ahotsaren eta musikaren bidezko bidaia eszeniko eta poetikoa da, pertsona baten sakontasunean, materiaz hustu eta mugatik kontatzen den tokian. Gorp(huts)-k barnera igarotzea gauzatzen du, beharrezkoak ez diren geruzez hustu nahi duena, natura, barruko animalia eta espiritualtasuna bateratzen diren barealdi batera iristeko.
Gorp(huts) dantzatutako ibilaldia da, ibilbide kantatua, hitz egindako hutsa. Lan ibiltari honetan, eskulturak, musika eta ahotsa modu organikoan elkarrekin bizi dira.
- 19:00 Ate irekiera (kafetegia 20:15 arte irekita egongo da)
- 20:30 Ikuskizun ibiltariaren hasiera
- 20€ (20% abonatuen deskontua 10% DK)
- Iraupena: 90 min
Gasteiz Dantza Plazan
2022/06/17 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Dantza Plaza 2022
- Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
- Ekaina: 3 eta 17
- Iraila: 9 eta 16
Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)
Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua
Daniel Adreu: Nosotrxs
2022/06/17 20:00
Burlata, Kultur Etxea
Joan den maiatzaren 24tik Faktoria Choreographic Centerreko ikasleekin lau astez landutako sormen-prozesuaren emaitza da emanaldia. Sarrerak 8 € balio du, eta esteka honetan eskura daitezke.
Ikuskizunak proposamen koreografiko bat sortu eta taularatzeko Abreurekin lan egin duten La Faktoriako hogei dantzari inguru izanen ditu: Aimar Odriozola, Alessia Stracuzzi, Anastasia Dontsova, Andrea VIllarubias, Ane Zaperain, Eulalie Guerim, Irina Tsymbal, Jeanne Chauchat, Laura Gutierrez, Louise Rents, Manon Jacquelin, Marcia Vazquez, Maxwell Hanic, Olatz Larunbe, Paula Puchalt, Pietro Conti, Raquel Jara, Sarah Humblet, Sergio Navarro, Tiphane Perrin, Valeria Busani.
Abreuren hitzetan “gorputzetik eta ikusmenetik egiten dut lan. Obra baten arrazoira egokitzen diren ideiak prozesuak eta emanaldi bakoitzak aurrera egin ahala transkribatzen ditut. Lan hau eraikitzeko arrazoiak komunikazioa eta mezuak dira, betiere zentzu zabalean. Mezu oro interpretatzen eta itzultzen da. Ziur nago trazu bakoitza gure aurpegiaren, gure eskuen eta guk besteak ukitzean edo besteek gu ukitzean sentitzen dugun moduaren araberakoa dela. Aurpegiera bakoitza, aurpegiera bakoitza”.
Daniel Abreuren sormen-prozesua sorkuntzako arte-egoitza bat da, eta Innova Culturalen babesa duen LUR Egoitzen programaren parte da. Sorkuntza-prozesu horrek amaiera ematen dio La Faktoriako nazioarteko prestakuntza-programari.