Agenda
Erromerixa Eguna
2022/06/11 11:00
Soraluze, Ezozi
Urrats Dantza Taldeak antolatuta, Erromerixa Eguna Soraluzeko Ezozi auzoan.
- 11:00 Kalejiran Ezozira.
- 12:00 Mokadutxoa
- 12:30 Urratseko dantzari gaztetxoen saioa eta ondoren jauziak, trikitixa, banangoa, arrabitak...
- 14:00 Bazkaria.
- 18:00 Erromeria Eingo taldearekin.
Dantza karrikan
2022/06/11 11:00
Hendaia
Herri dantzak
2022/06/11 13:00
Pasaia, Zumardia
* Pasaiako Dantza Festibala 2022 jaialdiaren barruan.
Antxoko Muxikoen Elkarteak eta Alkarkide txarangak gidatuta adin guztietarako aproposak diren herri dantzak egiteko aukera izango da.
Aiko Taldea: Dantzaroa Abel Iriondori omenaldia
2022/06/11 13:00
Durango (Ezkurdi plazan)
Aspaldi ez dugu elkartu eta dantzan eta kantuan aritzeko aukerarik izan, eta behar genuen. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agingu genuenez, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adierazi, eta batez ere, berarekin kantatu eta dantzatu. Datorren ekainaren 11an, larunbatez, Durangon elkartuko gara dantza egun eder bat ospatzeko Abel gogoan dugula. Plateruena itxita dugunez, bazkaria Andra Mari eleizpean egingo dugu, eta bertan ere bazkalondoko egitaraua. Aurretik, badakizue, betiko sokadantza eta Dantzapoteoa gaiteru, trikitilari eta txistulariekin. Animau!
Ekainak 11 / Durango / Abel Iriondori omenaldia
13:00 Soka dantza eta Dantzapoteoa Ezkurdi Plazan hasita txistulari, trikitixa eta gaiteruekin.
14:30 Txakoli gonbitea
15:00 Bazkari herrikoia Andra Mari eleizpean
16:00 Bazkalondoa: Abel gogoan
17:00 Erromeri mundiala:
-Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin.
-Bizkaiko Gaiteroak
-AIKO Taldea
22:00 Akaberea: Manolo Escobarren "Mi carro"
Bazkarian parte hartzeko, 30€ sartu izen abizenak emanez (inportantea) Kutxabanken, Aiko Kultur Elkartea titularra den honako kontuan:
ES85 2095 0233 10 9109943783
Atharratzeko dantzariak eta Begiraleak
2022/06/11 16:00
Donibane Lohizune
Atharratzeko dantzariak eta Begiraleak taldekoak Donibane Lohizunen ibiliko dira ekainaren 11n arratsaldeko 16:00etatik aurrera bi taldeek antolatutako dantza trukaketa dela eta.
Iker Murillo Studio 24 eskolaren emanaldia
2022/06/11 17:30
Pasaia, Biteri plaza
Alkartasuna: Alkartxikiren emanaldia
2022/06/11 18:30
Pasaia, Zumardia
La Coja Dansa: Llocjocxoc
2022/06/11 19:00
Bilbo, La Fundicion
Izan gintezke etxe-aldaketa batean ahaztutako bi traste zahar, baina, egia esan, maskulinitate hegemonikoaz bestelako ikonografia sortzea erabaki duten bi mutil gara (bi gizon), nahiz eta ez dugun lortu ia-ia inoiz.
LlocJocXoc joko bat da, eta bere buruaz denbora gehien ahazten denak irabazten du, bere inguruak desegin eta kartoiekin nahasten dituenak; formak, erritmoak, kadentziak eta kolpeak bereiztea lortzen duenak, ezein mezuk ez dezan izan hizkuntzak duen irmotasuna. Mutatzearen poderioz definitzen gaituzten hitzetatik ihesi, jokoa perfektua izango litzateke, baldin eta, amaieran, hasieran ez bezalako zerbait izango bagina.
Hori ezinezkoa da, eta horrexegatik gustatzen zaigu.
- Sortzaileak eta interpreteak: Diego M. Buceta eta Santi de la Fuente
- Zuzendaritza eszenikoa: Tatiana Clavel eta Raúl León (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa)
- Testuak: Maribel Bayona
- Musika: Heezen
- Argiztapena: Hipólito Patón
- Argazkia: CaixaFosca
- Produkzioa: Raquel Vidal
- Babesleak: Valentziako Kultura Institutua, Valentziako Udala, Cancunquinque (Santiago de Compostela), Espacio Inestable (Valentzia), Acontarmentiras (Valentzia).
Erdizka Lauetan
2022/06/11 19:00
Getxo - Andra Mari Auzoko Malakate Parkean
Erromeria dantzak, Dantza-jauziak, Mutil-dantzak... dantzatzeko aukera
Mikel Aristegi: Ouveo
2022/06/11 19:30
Pasaia, Skate Park
- Sortzaile eta dantzaria: Mikel Arístegi
- Off ahotsa: Mikel Tello
- Kanpo begirada: Noelia Toledano
- Argazkiak: Jesús Romero
- Eskerrak: Masako Hattori, Pablo de la Calle, Festival Herdanza, CGAC y las vacas de Gerardo.
- Itzulpena: Eneko Gil
LaRutan: Etxea
2022/06/11 20:30
Pasaia, Biteri plaza
- Egilea: Maria Andres
- Koreografia: Dantzariak eta laguntzaileak / Intérpretes y colaboradores
- Zuzendaritza eszenikoa: Maria Andres
- Dantzariak: Denis Martinez, Maria Andres
- Ekoizpena: LaRutan
- Argazkiak eta bideoa: Etanowski
Harrobi: Harria Herria
2022/06/11 21:00
Pasaia, Ibaiondo Frontoia
Arreta emakumearen irudian ardazten da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz. Dantzatzen duten emakumeak, eskalatzen duten emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatuko balute bezala. Harria harria da, Herria herria.
- Ekoizpena: Dimegaz
- Zuzendaritza artistikoan: Janire Etxabe
- Dantzariak: Janire Etxabe, Alejandra Perez, Del Perera, Sara Mohíno,
- Musika pregrabatua: Oreka TX, Mikel Laboa
- Jantzien diseinua: Amaia ALbes
- Soinua: Xanpe
- Argiztapen diseinua: Carlos Solano
- Argazkiak: Ekaiz Zilarmendi, Moreno Esquibel
- Errealizazioa: Mikel Klemente
- Grabaketa: Antonio Alphax, Gorka Klemente, David Herranz
- Banatzailea: Babo Bapo produkzioak