Dokumentuaren akzioak
La Coja Dansa: Llocjocxoc
Izan gintezke etxe-aldaketa batean ahaztutako bi traste zahar, baina, egia esan, maskulinitate hegemonikoaz bestelako ikonografia sortzea erabaki duten bi mutil gara (bi gizon), nahiz eta ez dugun lortu ia-ia inoiz.
LlocJocXoc joko bat da, eta bere buruaz denbora gehien ahazten denak irabazten du, bere inguruak desegin eta kartoiekin nahasten dituenak; formak, erritmoak, kadentziak eta kolpeak bereiztea lortzen duenak, ezein mezuk ez dezan izan hizkuntzak duen irmotasuna. Mutatzearen poderioz definitzen gaituzten hitzetatik ihesi, jokoa perfektua izango litzateke, baldin eta, amaieran, hasieran ez bezalako zerbait izango bagina.
Hori ezinezkoa da, eta horrexegatik gustatzen zaigu.
- Sortzaileak eta interpreteak: Diego M. Buceta eta Santi de la Fuente
- Zuzendaritza eszenikoa: Tatiana Clavel eta Raúl León (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa)
- Testuak: Maribel Bayona
- Musika: Heezen
- Argiztapena: Hipólito Patón
- Argazkia: CaixaFosca
- Produkzioa: Raquel Vidal
- Babesleak: Valentziako Kultura Institutua, Valentziako Udala, Cancunquinque (Santiago de Compostela), Espacio Inestable (Valentzia), Acontarmentiras (Valentzia).
Dokumentuaren akzioak