Agenda
Hik Dantza Landu: Sol Vazquez
2022/05/07 10:00
Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
“Gorputz sortzailea”
- Data: Maiatzak 7, 8 / 10:00 – 14:00
- Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
- Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
- Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
Ikastaroko lan-metodoa
Ikastaro honen proposamen Nagusia gorputz eta pentsamendu malguago, analitikoago eta aktiboago bat bilatzeko esplorazioa bultzatzea da. Praktika lurreko lanarekin, banakako, binakako edo taldekako gidatutako inprobisazioarekin egingo da, horretarako teknika ezberdinez baliatuz.
Entrenamenduak geure hezur- egituraz eta egitura muskularraz ezagutza kontzienteagoa proposatzen digu, baita ekintzen gaineko arintasun eta askatasun gehiago ere.
Sol Vazquez:
Mar de Platako (Argentina) arte magisteritzak dantza klasiko eta garaikidean titulatua.
Dantza konpainia independenteetan hasten ditu lehen lanak interprete modura, bere jatorrizko hirian. 2002an Bartzelonara mugitzen da eta bere formakuntzarekin jarraitzen du nazioartean ezagunak diren irakasleekin; Gustavo Lesgard, Peter Jasko, Cecilia Colacrai, David Zambrano, Tono Lachky, Eulàlia Ayguadé, Laura Arís, Martin Kilvady, Jozef Frucek & Linda Kapetanea eta abar.
Maria Roviraren Art Tránsit Dansan hartu zuen parte freelance modura, 2005etik 2012ra. Roberto Olivanen ROPA konpainiaren “A place to bury strangers”, Atempo Circen “Deal”, Sebastián García Ferro konpainiaren“Impasse#2”, La petita Malumalugaren “My Baby is a Queen”, Roser López Espinosaren “Novembre” eta GN-MC konpainiaren “Time Takes The Time Time Takes” lanetan parte hartu du.
Irakasle gisa, 2006tik 2012ra Aula de Teatre de Matarón, Associació de dansa contemporània de Sabadellen, Sa Nau dansan, Tragant dansan, Institut del Teatren, IEA Oriol Martorellen, Nunart Guinardón eta APdCn aritu da, profesionalentzat ikastaroak ematen. Horrez gain, Jardins de la Pau, Cotxeres de Compte Borrell eta La Sedeta zentroetan ere aritu da. Egun, Area Dansan da irakasle.
Kapela-dantza
2022/05/07 12:00
Legazpi
Kapela-dantza Euskal Herria plazan, Sustraiak dantza taldeak sustaturik. Ondoren, herriko kaleetan eta tabernetan ibiliko dira egun guztian.
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.
Umeen dantzaldia
2022/05/07 17:15
Getxo, frontoiko aparkalekua
Bi urteren ostean, Getxoko Andra Mariko kaleak berriro ere dantzaz zipriztinduko dira! Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu Itxas Argiako lagunok maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Beti Jai-Alai (Basurtu), Itxartu (Algorta) eta Txikiak (Lamiako).
Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan. Animatu zaitezte!
Hotza: Traversse
2022/05/07 19:00
Bilbo, La Fundicion
Koreografia-sorkuntza honen abiapuntua Oskar Alegria zinemagilearen film-labur bat da (Hotza, 11’40). Zuri-beltzeko film bat, paisaia elurtuetan ardaztua, baina baita pertsonaia paregabe batean ere, zeinak bidaia luze eta gogoetatsu bati ekiten baitio.
Nola igaro zinematik koreografiara? Pantaila batean proiektatutako irudietatik agertoki gaineko keinuetara? Gorpuzteko moduaren arabera, agertzeko eraren arabera?
Nola igaro paisaia naturaletatik agertoki bateko espazio itxira?
Galdera horiexek planteatzen dituzte obra honetan, eta dantzaren eta irudien arteko topaleku posible bat bilatzen ahalegintzen dira. Orobat, bi arte-diziplina horien arteko elkarrizketa nola ehundu bilatu nahi du, desberdintasunak desberdintasun.
Eta elkarrizketa hori inon izatekotan, zalantzarik gabe, poetikotasunean gerta liteke, sentiberatasunean.
Dantzaren kasuan, batez ere filmeko irudiekin erresonantzia-joko bat ezartzea da helburua, erritmo motelarekin eta kontenplaziozko giroarekin. Keinu-materialak ateratzen ditu filmetik, eta, ostean, eraldatu edo are desbideratu egiten ditu, gorputzari erabat toki eginez agertokian. Filmak zeharkatzen duen soiltasunaz, xehetasunei ipinitako arreta biziaz, eta nahita luzatutako eta patxadaz beteriko denboraz ere elikatzen da dantza.
Obraren arkitektura orokorrari dagokionez, bi solotan banatuta dago, eta bakoitzak keinu-material desberdinak ditu. Lehenbiziko soloa filmaren luzapen bat baino ez da, eta bigarrena, berriz, urruneko oihartzun batean askatzen da.
Sorkuntza horrekin, batez ere kontra egin nahi zaio abiadurari, zaratari, asaldurari, presari, etengabeko distrakzioari, eta, aldiz, patxada eta kontenplazioa bilakatzen dira arretagune; denboraren eta espazioaren esperientzia sentikorrerako gonbita.
Agertoki huts eta erabat zuri batean, sentikortasunaren bilaketan esku hartzen dute dantza honetako keinu bakoitzak, begirada guzti-guztiek, mugimendu orok.
- Jatorrizko ideia/koreografia: Mizel Théret
- Laguntza artistikoa: Johanna Etxeverry
- Interpreteak: Bertha Bermúdez, Mizel Théret
- Hotza film laburraren errealizazioa: Oskar Alegria
- Soinu-unibertsoaren konposizioa: Raúl García Etxeberria
- Teaserraren errealizazioa: Raúl García Etxeberria, Mathilde Brugière-Garde

Oinkari: Gazte
2022/05/07 19:00
Eibar, Errebal plaza
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
iXa Universos de Movemento: Aitzindariak
2022/05/07 20:00
Atarrabia, Kultur Etxea
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.
Fitxa
- Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
- Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
- Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
- Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
- Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
- Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Argazkiak: Blanca Razquin
Kresala: Amoria & Dolore
2022/05/07 20:00
Astigarraga, Erribera kulturgunea
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
- Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís
- Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
- Estreinaldia: Azaroak 12 osteguna 20:00
- Aretoa: Victoria Eugenia Antzokia Donostia
- Iraupena: 60 ́minutu
- Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa
Led Silhouette: Zakurrak
2022/05/07 20:00
Lizarra, Los Llanos Kulturagunea
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Martin Zalakain
2022/05/07 20:00
Zornotza, Zelaieta pilotalekua
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.
- Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
- Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
- Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
- Aktorea: Josu Camara
- Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
- Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
- Jantzigintza: Amaia Bueno
- Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
- Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga).
Amaraun
2022/05/07 20:00
Igorre, Lasarte Aretoa
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
- Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
- Jantzien arduraduna: Ramón García
- Irudia: Iurre Aranburu
- Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
- Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
- Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
- Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
- Iraupena: 50 minutu