Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hotza: Traversse

Dokumentuaren akzioak

Hotza: Traversse

Noiz 2022/05/07
19:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Koreografia-sorkuntza honen abiapuntua Oskar Alegria zinemagilearen film-labur bat da (Hotza, 11’40). Zuri-beltzeko film bat, paisaia elurtuetan ardaztua, baina baita pertsonaia paregabe batean ere, zeinak bidaia luze eta gogoetatsu bati ekiten baitio.

Nola igaro zinematik koreografiara? Pantaila batean proiektatutako irudietatik agertoki gaineko keinuetara? Gorpuzteko moduaren arabera, agertzeko eraren arabera?

Nola igaro paisaia naturaletatik agertoki bateko espazio itxira?

Galdera horiexek planteatzen dituzte obra honetan, eta dantzaren eta irudien arteko topaleku posible bat bilatzen ahalegintzen dira. Orobat, bi arte-diziplina horien arteko elkarrizketa nola ehundu bilatu nahi du, desberdintasunak desberdintasun.

Eta elkarrizketa hori inon izatekotan, zalantzarik gabe, poetikotasunean gerta liteke, sentiberatasunean.

Dantzaren kasuan, batez ere filmeko irudiekin erresonantzia-joko bat ezartzea da helburua, erritmo motelarekin eta kontenplaziozko giroarekin. Keinu-materialak ateratzen ditu filmetik, eta, ostean, eraldatu edo are desbideratu egiten ditu, gorputzari erabat toki eginez agertokian. Filmak zeharkatzen duen soiltasunaz, xehetasunei ipinitako arreta biziaz, eta nahita luzatutako eta patxadaz beteriko denboraz ere elikatzen da dantza.

Obraren arkitektura orokorrari dagokionez, bi solotan banatuta dago, eta bakoitzak keinu-material desberdinak ditu. Lehenbiziko soloa filmaren luzapen bat baino ez da, eta bigarrena, berriz, urruneko oihartzun batean askatzen da.
Sorkuntza horrekin, batez ere kontra egin nahi zaio abiadurari, zaratari, asaldurari, presari, etengabeko distrakzioari, eta, aldiz, patxada eta kontenplazioa bilakatzen dira arretagune; denboraren eta espazioaren esperientzia sentikorrerako gonbita.

Agertoki huts eta erabat zuri batean, sentikortasunaren bilaketan esku hartzen dute dantza honetako keinu bakoitzak, begirada guzti-guztiek, mugimendu orok.

  • Jatorrizko ideia/koreografia: Mizel Théret
  • Laguntza artistikoa: Johanna Etxeverry
  • Interpreteak: Bertha Bermúdez, Mizel Théret
  • Hotza film laburraren errealizazioa: Oskar Alegria
  • Soinu-unibertsoaren konposizioa: Raúl García Etxeberria
  • Teaserraren errealizazioa: Raúl García Etxeberria, Mathilde Brugière-Garde

 

 

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031