Agenda
Hondarribia Dantzan
2022/05/20 19:00
Hondarribia
Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du Kemen Dantza Taldeak maiatzaren 20 eta 21erako osatutako egitarauarekin.
Maiatzak 20, ostirala
- 19:00 erromeria ibiltaria
Maiatzak 21, larunbata
Adaxka eta Iurretako Mikel Deunda dantza taldeen saioak.
- 17:00 kalejira eta emanaldia.
- 18:30ean dantza agerraldia plazan.
Nova Galega de danza: Credo
2022/05/20 19:00
Leioa, Boulevard (monolito)
“Credo” (euskaraz, Kredo) dantza ibiltari pieza bat da, Galiziako lurraldeko naturaguneetan aurkezteko sortua izan zena, bidegurutzeetan, hain zuzen ere, Galiziako paisaian barreiatuta dauden “cruceiros” izenekoekin adierazten diren tokietan; izan ere, harrizko ikur horiek Donejakue bide osoan zehar laguntzen diote ibiltariari. Dantza-taldea sei dantzarik osatzen dute. Intentsitate handiko lan fisikoa egingo dute, gorputzeko lengoaiaren mugak aztertuz, eta gorputzak bizi garen espazioarekin sortzen dituen loturak arakatuz. Galiziako landaguneak gaur egun bizi duen bidegurutzearen gainean hausnartuko da, tradizioaren eta modernitatearen artean harrapatuta baitago.
- Egilea: Jaime Pablo Díaz
- Zuzendaritza: Jaime Pablo Díaz
- Testuak eta dramaturgia: Xan Domínguez, Fernando Ontañón
- Musika: Sergio Moure
- Koreografia: Jaime Pablo Díaz
- Jantziak: Erika Oubiña
- Aktoreak: Inés Vieites, Estefanía Gómez, Uxía Rivas, Pablo Sánchez, Ricardo Fernández, Amara Pérez
- Ahotsa: Alba Moura
- Soinua: Alberto Beade
*Leioako Umire Azokaren barruan.
Haatik: Ur Bizitan
2022/05/20 19:00
Andoain - Bastero Kulturgunea
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukeraz diharduen gogoeta bat. Ez da ekintza huts eta anekdotikoetan oinarritzen den lana; jaki, jantzi edo kontsumo beharrei begira soilik. Bizitza beraren oinarri eta garapenean baizik. Gizaki eta natura baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen den alegoria bat da. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian utzi nahi dira.
Donostiako familia baserritar baten kontakizunak bultzatu du konpainia sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu ditu kideak. Baina batez ere, zer pentsa sorrarazi, eta garai haietako gertaeren inguruko jakin-mina piztuz.
Musika zuzenean
Musikagintzaren arlo asko lantzen dituen eta bere soinu banden ibilbide oparoagatik ezaguna den Pascal Gaigne izan da musika eta soinu espazioa sortzeko arduraduna.
Hiru musikarik osatutako soinu banda izango da eta Iñaki Dieguez akordeoilariak, Javi Perez pianojoleak eta Manu Gaigne perkusio-jotzaileak zuzenean eskainiko dute euren lana ikuskizunean.
Lan taldea
UR BIZITAN lanean, dagoeneko konpainian ezaguna dugun lan taldea aurkituko dugu: Iurre Aranburu, produkzio eta komunikazio arduradun izateaz gain, lanaren sorkuntzan ere oso murgilduta egon da oraingoan. Emanaldiaren ideia eta pasarteak finkatzen eta baita Ramon Garciarekin batera konpainiaren identitatearen zutabe garrantzitsua den eszenaren eta jantzien estetikaz arduratuz.
Konpainiak ikuskizunetan dantzari taldea mantentzeko apustua egiten jarraitzen du eta aurreko lanetan haien kalitateaz gozatzeko aukera izan dugun Amaiur Luluaga, Jon Arsuaga, Irati sorondo, Iñigo Etxeberria eta Libe Sukia ikusi ahal izango ditugu berriz oholtzan. Haietaz gain, gertutik jarraitzen ari dira ekoizpena ere Nagore Zabala, eta dantzari taldera berriki gehitu den Leire Romero ere.
Eta nola ez, aretoetara itzultzearekin batera Anartz Beobide batu da lan taldera ikuskizunaren argiztapena osatzera.
Iceland dance company: Romeo ❤️ Juliet
2022/05/20 19:30
Bilbo, Arriaga Antzokia
Iceland Dance Company Arriaga antzokian izango da berriro, izenburu karismatiko bat interpretatzeko: Romeo ❤ Juliet. Shakespeareren Romeo ❤ Juliet abiapuntu hartuta, Erna Ómarsdóttirrek eta Halla Ólafsdóttirrek konbinatu egin dituzte dantza garaikidea, arte bisuala eta Prokofieven musika. Lanak jatorrizko historia deseraiki eta aldi bereko narrazio-sare bat sortzen du, herri-kulturaren erreferentziak eta balletaren lengoaia uztartuta. Emaitza, ederra bezain ahaltsua, itzelezko amesgaiztoa da; odolez, maitasunez, ballet-exorzismoz, suz, dantzaz eta heriotzaz betetako mundu abstraktu bat. Romeo ❤ Juliet kontzientziaren hondarretan irristatzen da. Itsasorantz igotzen den ibai odoltsu bat bezala.
Romeo ❤ Juliet, Erna Ómarsdóttir eta Halla Ólafsdóttir zuzendarien koreografia duen dantza-lan ezaguna, Municheko Staatstheater am Gärtnerplatz balleteko dantzariekin elkarlanean sortu zen berez, eta 2018ko udazkenean estreinatu zen. Orain, lana garatu, egokitu eta birsortu egin da Iceland Dance Company-ko dantzariekin, zeinen birtuosismo eta indarra aski ezagunak baitira Bilboko publikoarentzat. Ikuskizuna ez da gomendagarria 14 urtetik beherakoentzat.
La Trapecionista Kia: Artxipielago
2022/05/20 19:30
Leioa, Boulevard Stoa
Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea…
Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik?
Nola har daiteke perspektiba?
Zer da nahitaezkoa?
Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.
- Egilea: Sorkuntza Kolektiboa
- Zuzendaritza: Maitane Azpiroz
- Musika: Alejandro Saul Martinez
- Eszenografia: Maitane Azpiroz
- Koreografia: Maitane Azpiroz
- Aktoreak: Teresa Magallón Cortés, Alejandro Saul Martinez
- Teknikariak: David Lainez Aguirre, Juanjo Altuna
*Leioako Umire Azokaren barruan.
Amaraun
2022/05/20 19:30
Arrigorriaga, Lonbo aretoa
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz
- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
- Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
- Jantzien arduraduna: Ramón García
- Irudia: Iurre Aranburu
- Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
- Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
- Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
- Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
- Iraupena: 50 minutu
Gasteiz Dantza Plazan
2022/05/20 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Dantza Plaza 2022
- Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
- Ekaina: 3 eta 17
- Iraila: 9 eta 16
Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila)
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)
Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 Egitaraua
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2022/05/20 20:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde
Kukai: Hnuy illa
2022/05/20 20:30
Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Ertza: O tempo diz
2022/05/20 21:00
Leioa, Udaletxea (eskailerak)
Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
- Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
- Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.
*Leioako Umire Azokaren barruan.
Kresala: Amoria & Dolore
2022/05/20 21:30
Getaria, Kaia
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
- Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís
- Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
- Iraupena: 60 ́minutu
- Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa
Harrobi: Harria Herria
2022/05/20 23:30
Leioa, Kultur Leioa
Harria Herria Harrobi Dantza Bertikala Konpainiaren ikuskizuna da. Harria Herrian erabiltzen dugun musika, harrietatik jaiotzen den Oreka TX txalapartariena da, Harrobiko dantzariak hormen gainean dantzaraztendituena. Harrobi dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna. Arreta emakumearen irudian jartzen da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen duten emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatuko balute bezala.
- Egilea: Janire Etxabe
- Zuzendaritza: Janire Etxabe
- Musika: Oreka TX
- Koreografia: Harrobia Dantza Bertikala
- Jantziak: Amaia Albes
- Aktoreak: Janire Etxabe, Alexandra Perez, Sara Mohino del Perera
*Leioako Umire Azokaren barruan.