Agenda
Usurbilgo V. Dantzari Topaketa
2022/04/30 00:00
Usurbil
Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak bere V. Dantzari Topaketa antolatu du. Herriko taldeak gain, Arantzarte (Igorre), Aurtzaka (Beasain) eta Ostadar (Iruñea) dantza taldeak hurbilduko dira bertara.
16:00etan, dantza taldeei harrera.
17:00etan, kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30tan, emanaldia frontoian.
23:30tan, erromeria Alaiki taldearekin frontoian.
Debagoinea bailarako Dantzari Eguna
2022/04/30 10:00
Aretxabaleta
Urtero bailarako herri batek antolatzen du jardunaldi hau; aurten, Aretxabaletari tokatzen zaio. Horrela, Leizarra Musika Eskolak, musikari eta dantzarien artean, 200 lagun inguru bilduko dituen ekitaldi honen testigantza jaso du. Hona hemen prestatu duten egitaraua:
Egitaraua
- 10:00 Parte hartzen duten taldeei harrera
- 11:00 Kalejira
- 11:30 – 13:30 Dantza emanaldia Herriko plazan
Bost dantza taldek hartuko dute parte aurtengo Dantzari egunean:
Antzuolako Oinarin taldeak, Oñatiko Oñatz taldeak, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeek eta Aretxabaletako Leizarra taldeak.
Nafarroaren Eguna
2022/04/30 11:00
Baigorri
Duguna (Iruñea), Burgaintzi (Donapaleu) eta Tafallako dantza taldeen desfileak eta emanaldiak izango dira Nafarroaren Egunean.
Egitaraua
Goiza. Gaineko Plaza:
- 9:00 Ikastolako askaria.
- 11:00 Desfilea behereko plazatik gainerako plazarat. Duguna, Burgaintzi ta Tafallako dantza taldeak. Makilariak eta Basaldunak. Kilimon, Baigorriko eta Nafarroako ziganteak. Trikitilariak, txustulariak, gaitariak. Txakatxuk eta Ezpela & Kuxkuxtu txarangak.
- 11:30 Ekitaldia
- 12:30 Irrintzina
- 13:00 Larrain dantza eta Jauziak
- 14:00 Bazkaria
Arratsaldea. Herriko Etxe Aitzina:
- Haurren xokoa, puzgarriak, egurrezko jokoak eta aurpegi tindaketa
- 13:30 Jaiak Txaranga
- 15:30 Elektrotxufla
- 19:00 Jaiak Txaranga
- 21:00 Andoni Ollokiegi
Arratsaldea. Behereko Plaza:
- 15:30 Bertso Saioa: Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina
- 16:30 Dantza ikusgarria
- 17:30 Kiki Bordatxo
- 19:30 Izan
- 21:00 Kilimak
- 23:00 Letagin
- 01:00 Holako Deluxe
V. Dantzari Topaketa
2022/04/30 16:00
Usurbil
- 16:00etan, harrera dantza-talde gonbidatuei.
- 18:00etan, kalejira udaletxetik abiatuta.
- 20:30ean, dantza-emanaldia frontoian.
- 23:30ean, erromeria Alaiki taldearekin.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea eta Usurbilgo Udala.
Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria
2022/04/30 18:00
Zalla (Euskadi plazan)
Udaberriarekin dantzaldiak ere pizten hasi dira. Aiko taldeak hainba hitzordu antolatu ditu dantzan eta dantzaz gozatzeko.
Ángela Carbajo eta Rosa San: Cucú
2022/04/30 19:00
Billbo, La Fundicion
CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko-dantzarien proiektu bat da, haien ezagutzak eta ibilbide profesionalak bateratzen dituena. Proposamen hau bi artiston kezka batetik sortua da: dantzaren bidez erakutsi nahi dute zer-nola egokitzen diren pertsonak bizitzaren neurrira.
Distantzia, abiadura eta denbora; orainaren kontua. Pertsonen elkartze-neurriak.
Leku, posizio eta topaketa bila dabiltzan mugimenduak, emozioek, sentsazioek, aldaketek edo hausturek bultzatuta. Guztia neurrian, dena da dantzatua.
CuCú obrak dantza eta interpretazioa uztartzen ditu, eta, bat-egite horren bidez, gogoeta eginarazten du; hau da, zer neurri hartzen duen pertsonak bizitzaren aurrean eta, bereziki, errealitate bihurtutako bizitzaren aurrean: beste pertsona bat orainaldian. Erlojuak zalantzazko etorkizuna neurtzen du. Topaketak, begiradak, hurbiltzeak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa… Dena denbora jakin batean igarotzen da, bakoitzak bere berdinaren eta gertatutakoaren aurrean duen neurketak markatuta.
- Jatorrizko ideia: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Koreografia eta interpretazioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Zuzendaritza eszenikoa: Jesús Pérez
- Argiztapenaren diseinua: Jesús Pérez, Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Jantzien diseinua: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
- Argazkia: Sara Espinosa eta Miguel Ángel Ordóñez
- Bideo-errealizazioa eta -edizioa: Sara Espinosa eta Ángela Carbajo
- Edizio musikala: Rosa Sanz
- Produkzioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Dantza gaualdia: Leinua, Zarena Zarelako eta Rita Mutxiko
2022/04/30 19:00
Hazparne (Mendeala)
Dantza gaualdia Leinua, Zarena Zarelako eta Rita Mutxiko taldeekin.
- 19:00 Aperitifa/ Pintxo
- 20:00 Leinua taldearen Sasi Naski ikuskizuna.
- 21:00 Zarena Zarelako taldearen Parez Pare ikuskizuna.
- 22:15 Rita Mutxiko taldearekin dantzaldia.
Led Silhouette: Zakurrak
2022/04/30 19:30
Altsasu, Iortia kulturgunea
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Antonio Ruz: Signos
2022/04/30 19:30
Donostia, Gazteszena
Proiektu hau Isabel Villanueva biolin-jotzailearen eta Antonio Ruz koreografoaren desira batetik sortua da: lan eszeniko multidisziplinario batean elkarrekin jardutea, musika klasikoari eta dantza garaikideari leiho berri bat irekitzeko asmoz.
Hizkuntzen arteko topaketa honek elkarrizketa bat proposatzen du, aurreiritzirik gabea, soinuaren, higiduraren, ahotsaren, objektuen eta argiaren (edo argi faltaren) artean.
Kontzertu dramatizatua? Biola-errezital koreografiatua? Kontzeptu estetikoa eta argiztapen-diseinua ezin gehiago finduta, györgy kurtág eta johann sebastian bah konpositoreen pieza/miniatura musikalen soinu-arkitektura konplexuak bat egingo du antoniok proposatutako gorputz-partiturarekin.
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2022/04/30 20:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde
Zuk Dance: Yerma
2022/04/30 20:00
Zangoza, Carmengo Auditorioa
Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.
Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.
Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.
1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.
*DNA 2022 jaialdiaren barruan.
Sara Baras: Alma
2022/04/30 20:30
Donostia, Kursaal
Itzultzea beti da amets egiteko gonbita, berriro hastea deskubritzeko bidea da, eta oraingo honetan, berriz elkartzea da, idazteko partituraren bertigoa sentitzea, berriz ikusteko piztu behar diren argiena, gure sentimenduak marraztekoa, gure hizkuntza antzerkiaren mihise zalantzati horretan, txalora itzultzea, maitasunera, berora, mantentzen gaituen arrazoiarekin, publikoarekin, ezinezko besarkadara.