Dokumentuaren akzioak
Antonio Ruz: Signos
Proiektu hau Isabel Villanueva biolin-jotzailearen eta Antonio Ruz koreografoaren desira batetik sortua da: lan eszeniko multidisziplinario batean elkarrekin jardutea, musika klasikoari eta dantza garaikideari leiho berri bat irekitzeko asmoz.
Hizkuntzen arteko topaketa honek elkarrizketa bat proposatzen du, aurreiritzirik gabea, soinuaren, higiduraren, ahotsaren, objektuen eta argiaren (edo argi faltaren) artean.
Kontzertu dramatizatua? Biola-errezital koreografiatua? Kontzeptu estetikoa eta argiztapen-diseinua ezin gehiago finduta, györgy kurtág eta johann sebastian bah konpositoreen pieza/miniatura musikalen soinu-arkitektura konplexuak bat egingo du antoniok proposatutako gorputz-partiturarekin.
Dokumentuaren akzioak