Agenda
Marina Otero: Fuck me
2022/03/14 12:00
Donostia, Gazteszena
"Beti irudikatu izan dut neure burua agertokiaren erdi-erdian, nola heroina bat denen eta ororen gainean mendeku hartzen. Baina gorputzak ez dit lagundu tamaina horretako borrokan. Gaur, interpreteei uzten diet nire lekua. Begira egongo naiz nola ematen dizkioten beren gorputzak nire kausa nartzisistari". Proiektu honetan, Marina Oterok obra amaiezin bat eraiki nahi du bere bizitzaz. Fuck me seriearen hirugarren partea da, Andrea eta Recordar 30 añor para vivir 65 minutos lanaren ondotik.
Oraingo pieza honek denboraren joanean eta denborak gorputzean uzten dizkigun arrastoetan arakatzen du. FUCK ME dokumentalaren eta fikzioaren artean dabil, dantzaren eta performancearen, akzidentearen eta errepresentazioaren artean.
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Marina Otero
- Performers: Augusto Chiappe, Cristian Vega , Fred Raposo, Juan Francisco Lopez Bubica, Miguel Valdivieso, Marina Otero
- Argiztapen eta espazio diseinua: Adrián Grimozzi
- Argiztapena eta espazioa biran: David Seldes, Facundo David
- Jantzien diseinua: Uriel Cistaro
- Edizio digitala eta jatorrizko musika: Julián Rodríguez Rona Dramaturgia
- Aholkularitza: Martín Flores Cárdenas
- Zuzendari laguntzailea: Lucrecia Pierpaoli
- Koreografia laguntzailea: Lucía Giannoni
- Iluminazio eta espazio laguntzailea: Carolina Garcia Ugrin
- Artista bisuala: Lucio Bazzalo
- Ikus-entzunezkoaren muntaketa teknikoa: Florencia Labat
- Jantzien estilismoa: Chu Riperto
- Argazkiak: Matías Kedak
- Jantzigintza: Adriana Baldani
- Ekoizpen exekutiboa: Mariano de Mendonça & Marina D' Lucca
- Ekoizlea: Mariano de Mendonçab
- Banatzailea Espainian: PTC Teatro & Timbre 4
*Dferia jaialdiaren barruan.
Adriana Bilbao: Zarra 9.0
2022/03/14 13:30
Donostia, Kutxa Kultur Plaza
1949. urtean, Malagaren kontrako partida batean, Zarrak eta Arnauk jauzi egin zuten baloiaren lehian, eta Arnau lurrera erori zen. Zarra areriorik gabe geratu zen atearen aurrean, baina kanpora bota zuen baloia. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Coruñan ere, Depor-en kontra, Ponte erdiko atzelariarekin. Une hartan, garaipenaren edo are berdinketaren gola hain eskura izanik, jokoa gelditzea erabaki zuen. Halako balentriek bi sari ekarri zizkioten: Club Deportivo Málagak urre eta brillantezko ikurra eman zion, eta Coruñako Real Club Deportivok zilarrezko botafumeiro bat. Orobat, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Urrezko Domina jaso zuen, eta batez ere jendearen maitasuna bereganatu zuen.
Telmoren balioek handiagotu egin zuten Zarraren mitoa. Eta Telmotxo "beldurti"k zelaian zein etxean erabili zituen. Orain, jaio zeneko 100. urteurrena bete delarik, omenaldia egingo diogu, eta balentria hori gogoratuz hasi nahi izan dugu; izan ere, "Ingalaterraren kontrako gola" bezain ezaguna izan gabe, hura baino askoz handiagoa eta gizatiarragoa da.
- Zuzendaritza: Adriana Bilbao
- Musika Konposizioa: Guillermo Guillén
- Koreografia: Adriana Bilbao y elenco
- Interpreteak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez
- Banatzailea: D8 SORKUNTZA FAKTORIA.
Elephant in the black box: Renaissance
2022/03/14 20:30
Donostia, Viktoria Eugenia
Marco Goecke koreografo aleman ospetsua –zeinak berriki sinatu baitu Parisko Operarako azken sorkuntza-lana– eta Jean Philippe Dury frantsesa elkartu egin dira kalitate handiko emanaldia guri eskaintzeko.
Jean-Philippe Duryk Loti ederra ballet ospetsuaren berrirakurketa bat eskaintzen digu, une magiko baten bertsio ludiko eta onirikoa; Marco Goeckek, berriz, bere unibertsoan sartzen gaitu bere hizkuntza paregabeaz, Jimi Hendrix eta Keith Jarret-en musikekin; musikazaleen gogoa ere betetzen du Reinaissancek. Emaitza ikuskizun distiratsua da, oso arte-maila handikoa exekuzioaren aldetik. Reinaissance oso gogoko gertatu zaie dantza maite dutenei, eta ezin hobeto atxikitzen du era guztietako ikus-entzuleen arreta.
- Zuzendaritza: Jean Philippe Dury Koreografiak: Jean Philippe Dury (The Hidden Beauty) y Marco Goecke (Nichts)
- Koreografia laguntzailea: Nichts: Giovanni di Palma
- Musika: P. Tchaikovski/Jimi Hendrix y Keith Jarrett
- Interpreteak: Compañía EBB
- Artista gonbidatuak: Anton Valdbauer Sasha Riva, Simone Repele
- Jantzien diseinua eta egitea: Carlo Blanco. Atelier OuiLaDance
- Eszenografia: Jean Philippe Dury / Marco Goecke
- Argiztapena: Alberto Palanques y Alejandro Pintado
- Argazkia: Juan Carlos Vega
- Bideoak: Javier Moreno
- Errejidore lanak: Fernando Cuadrad
- Errepikatzailea: Cósima Muñoz
- Koordinatzailea: Ana Cabo Ekoizpena: Elephant in the Black Box
- Laguntzailea: Ministerio de Cultura (Acción y Promoción Cultural), Ayuntamiento de Madrid
*Dferia jaialdiaren barruan.