Dokumentuaren akzioak
Marina Otero: Fuck me
"Beti irudikatu izan dut neure burua agertokiaren erdi-erdian, nola heroina bat denen eta ororen gainean mendeku hartzen. Baina gorputzak ez dit lagundu tamaina horretako borrokan. Gaur, interpreteei uzten diet nire lekua. Begira egongo naiz nola ematen dizkioten beren gorputzak nire kausa nartzisistari". Proiektu honetan, Marina Oterok obra amaiezin bat eraiki nahi du bere bizitzaz. Fuck me seriearen hirugarren partea da, Andrea eta Recordar 30 añor para vivir 65 minutos lanaren ondotik.
Oraingo pieza honek denboraren joanean eta denborak gorputzean uzten dizkigun arrastoetan arakatzen du. FUCK ME dokumentalaren eta fikzioaren artean dabil, dantzaren eta performancearen, akzidentearen eta errepresentazioaren artean.
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Marina Otero
- Performers: Augusto Chiappe, Cristian Vega , Fred Raposo, Juan Francisco Lopez Bubica, Miguel Valdivieso, Marina Otero
- Argiztapen eta espazio diseinua: Adrián Grimozzi
- Argiztapena eta espazioa biran: David Seldes, Facundo David
- Jantzien diseinua: Uriel Cistaro
- Edizio digitala eta jatorrizko musika: Julián Rodríguez Rona Dramaturgia
- Aholkularitza: Martín Flores Cárdenas
- Zuzendari laguntzailea: Lucrecia Pierpaoli
- Koreografia laguntzailea: Lucía Giannoni
- Iluminazio eta espazio laguntzailea: Carolina Garcia Ugrin
- Artista bisuala: Lucio Bazzalo
- Ikus-entzunezkoaren muntaketa teknikoa: Florencia Labat
- Jantzien estilismoa: Chu Riperto
- Argazkiak: Matías Kedak
- Jantzigintza: Adriana Baldani
- Ekoizpen exekutiboa: Mariano de Mendonça & Marina D' Lucca
- Ekoizlea: Mariano de Mendonçab
- Banatzailea Espainian: PTC Teatro & Timbre 4
*Dferia jaialdiaren barruan.
Dokumentuaren akzioak