Agenda
Herrixa Dantzan: Escamot català
2022/12/09 19:00
Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
Escamot català Euskal Herrian 2022
Espaloia kafe-antzokia: abenduak 9
- 19:00 dantzaldia (Escamot català)
- 21:00 afaltzeko tartea ("Eko-Talo" taloak)
- 22:00 osteko dantza-elkartrukea (Patxi Montero eta Escamot català)
Laguntzailea: Elgetako Udala
EliralE Konpainia: O!
2022/12/09 19:30
Ziburu, areto balionitzean
Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimenduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko.
Eszenatokia zentrala eta zirkularra izanik, koreografia 360°-tan hedatzen da eszenografiak, eta horri esker, publikoa interpretearen inguruan eserita edo erdi etzanda kokatu da, giro amesgarri honetan gehiago murgiltzeko. Emozio horiek lortzeko, espazio honen diseinua landu dugu Luhusoko “Hameka” Kaleko Arte lantegiarekin.
Ertza: Moor Krad
2022/12/09 19:30
Bilbo, Arriaga Antzokia
MOOR KRADek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira.
MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…
Ikuskizunaren hizkuntza nagusia dantza garaikidea da, teknika berriekin bat eginda: krump, tutting, dantza urbanoa eta abar. Musikari dagokionez, musikagile barrokoen abestiak erabiltzen dira, John Dowlandenak eta Henry Purcellenak, adibidez, Iñar Sastre eta Marc Kanou musikariek elektronikaren bidez eguneratuta, eta Iosu Yereguik zuzenean abestuta.